Miguel Primo de Rivera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Miguel militar familia batean jaio zen:
* Bere osaba bat [[Fernando Primo de Rivera]] y Sobremonte zen, lehenengo Estellako markesa (1831-1921), bigarren gerra karlistan ospe handia lortu zuena, [[Filipinak|Filipinetako]] gobernadore eta behin baino gehiagotan gerra ministroa.
* Aitona [[Jose Primo de Rivera]] y Ortiz de Pinedo zen, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia GerraGerran]]n aritutakoa eta ondoren [[Amerika|Ameriketako]] independentzian ere bai. Hau ere ministro izan zen behin baino gehiagotan.
* Berraitona, [[Rafael de Sobremonte]], ere kargu handiak izandako gizona izan zen.
* Anaia gaztea, berriz, [[Fernando Primo de Rivera y Orbaneja]], [[1921]]eko uztailean Annualeko hondamendian egin zuenagatik kondekoratua izan zen.
13. lerroa:
[[1902]]an Casilda Sáenz de Herediarekin ezkondu zen eta 6 seme-alaba izan zituzten. [[1908]]an koronel egin zuten eta, handik gutxira, alargun geratu zen, bere emazteak seigarren umea erditzerakoan, alegia.
 
[[1909]]an [[Afrika]]ko Iparraldera destinatu zuten eta Marokoko Gerran hartu zuen parte. [[1912]]an general egin zuten eta [[1915]]ean penintsulara itzuli zen, [[CadizCádiz|Cadizeko]]eko gobernadore karguan.
 
Espainian Afrikan gehiago saiatu ala abandonatzearen alde eztabaida piztu zenean, harrigarria bada ere, Miguel Primo de Rivera ''abandonisten'' artean zegoen: ''Yo estimo, desde un punto de vista estratégico, que un soldado más allá del Estrecho, es perjudicial para España'' esan zuen.
26. lerroa:
{{Sakontzeko|Primo de Riveraren diktadura}}
=== Direktorio militarra ===
[[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.aren]]ren eta Eliza, armada, patronala eta kontserbadore gehienen oniritziaz Primo de Rivera izan zen Direktorio Militarraren buru eta estatuaren botere guztien jabe egin zen. Hasiera batean, oposizioa hutsa izan zen, eraitsi zuen erregimena guztiz desprestigiatuta baitzegoen, jada. Kontu honetan, azpimarratzekoa da sozialisten jarrera, guztiz sumisoa eta kolaboratzailea.
 
[[Benito Mussolini|Mussoliniren]]ren modelo [[faxistafaxismo|faxistaren]]ren itxura bazuen ere, ez zen hain totalitarioa izan eta, batez ere, kontserbadorea izan zen.
 
[[1923]]-[[1925]] bitartean [[anarkismo|anarkista]] eta [[komunistakomunismo|komunistak]]k jazartzeari eman zion, [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] legezkanpotuz eta sozialistengandik banandutako erradikal haiek erreprimituz. [[Kataluniako Mankomunitatea]] ere ezdeusean utzi zuen eta katalanismoa jazarri zuen, gaztelera ez zen edozein hizkuntza jendaurrean erabiltzea debekatuz. Alderdi politikoak ezabatu zituen eta, alderdi bakarreko ereduari jarraituz, [[Unión Patriótica]] eraiki zuen. [[Protekzionismo]]a indartu zuen eta obra publiko galantak hasi zituen.
 
Agintera iritsi zenean, aurreko asmo abandonistak joan zitzaizkion erabat eta Marokon finkatzeari ekin zion. [[AlhucemaskoAl-Hoceimako lehorreratzea|Alhucemasko lehorreratzean]]n arrakasta izugarria izan zuen eta [[AnnualekoAnnualgo gudua|Annualeko hondamendia]] ahazten hasi zen jendea. Frantsesekin bat eginda, [[Abd el Krim|Abd el-Krim]] suntsitzea lortu zuen eta horrek izugarrizko arrakasta eman zion Primo de Riverari.
 
=== Direktorio zibila ===
39. lerroa:
Primo de Riveraren garai onak alde egin zuten eta erregeak ere ez zuen bere beharra ezinbestekoa ikusten. Oposizioa indartzen ari zen eta diktaduraren egunak azkenetan zeudela iragar zitekeen. Laster egingo zuten [[Donostiako Ituna|Donostiako Itunean]], monarkia bera ere zalantzan jarriko zen.
 
[[1926]]an [[Sanjuanada]] gertatu zen; altxamenduak ez zuen ezer lortu, baina ezinegona begi-bistan zegoen. Azkenean, dimisioa aurkeztu zuen [[1930]]eko [[urtarrilaren 28]]an eta [[Paris]]era erbesteratu zen, Alfontso XIII.ari bere ondorengo egokiak zeintzuk izan zitezkeen esan ondoren. [[Damaso Berenguer]] izango da bere ordea hartuko duena, [[diktablandadictablanda|diktablandari]]ri hasiera emanez.
 
6 aste geroago, [[1930]]eko [[martxoaren 16]]an, erabat deprimiturik, [[Paris]]en hil zen [[diabetediabetes|diabetearen]]aren ondorioz.
 
== Ondorengoak ==
Primo de Rivera eta Casildak 3 seme eta 3 alaba izan zituzten. Zaharrena [[José Antonio Primo de Rivera]] izan zen, ''[[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange Española]]''ren sortzailea. [[1936]]an, bera eta bere anaia gazteena, Fernando, 33 eta 28 urte zituztelarik, fusilatu zituzten errepublikazaleek.
 
Etxeko titulu eta ohoreak, Francok Jose Antoniori hil ondorenean emandakoa barne, bigarren semearen eskuetara joan ziren, Miguel (1904-1964).