Henry Morton Stanley: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q171421 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
== Biografia ==
[[Fitxategi:Stanleyroutes.PNG|350px|thumb|left|Stanleyren ibilbideak Afrikako esplorazio bidaietan. Gorriz 1871-1872ko ibilbidea, berdez 1874-1877ko ibilbidea eta urdinez 1888-1889ko ibilbidea.]]
Stanley [[Gales]]ko [[Denbigh]]en jaio zen, [[1841]]eko [[urtarrilaren 28]]an. [[1859]]an, ''Windermeer'' itsasontziko ontzimutil gisa, [[Liverpool]]etik [[New Orleans]]era joan zen. Hiri honetan Henry Hope Stanley izeneko merkatari batek semetzat hartu zuen. Geroago gazteak Stanley abizena hartu zuen. [[1861]]ean [[Ameriketako Estatu Konfederatuak|Ameriketako Estatu Konfederatuen]] armadan sartu zen [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila|Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean]] borrokatzeko eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] herritartasuna hartu zuen. Gerra amaitu zelarik [[kazetaritza|kazetari]] lanetan hasi zen. [[1868]]an ''New York Herald''eko berriemailea izan zen [[Britainiar Inperioa|britainiar]] armadak [[Etiopiako Inperioa|Abisiniara]] egindako espedizioan.
 
[[1869]]an James Gordon Bennett ''New York Herald''eko editoreak [[David Livingstone]] misiolari eta esploratzailearen bila joateko agindu zion. Livingstone urte batzuk lehenago Afrika esploratzera joana zen eta ez zen haren berririk. Espedizioa [[Zanzibar]]retik abiatu zen, [[1871]]eko martxoan. Livingstone azaroan atzeman zuten, Ujiji herrixkan, oso gaixo. [[1872]]an [[Tanganyika|Tanganyika lakualakuaren]]ren iparraldea elkarrekin esploratu zuten. Gero Stanley [[Britainia Handia|Britainia Handira]] itzuli zen baino Livingstone Afrikan gelditu zen.
 
[[1874]]tik [[1877]]ra ''Daily Telegraph'' eta ''New York Herald'' egunkariek ordaindutako beste espedizio bat egin zuen Afrikara. [[Victoria lakua(aintzira)|Victoria]] eta [[Tanganyika lakua|Tanganyika lakuen]] inguruan nabigatu zuen eta Lualaba [[Kongo (ibaia)|Kongo ibaiaren]]ren ibaiburua zela frogatu zuen. Espedizioa hasi zuten 356 lagunetatik 114 baino ez ziren amaierara iritsi.
 
[[1879]] eta [[1884]] artean [[Belgika]]ko [[Leopoldo II.a Belgikakoa|Leopoldo II.ak]] ''Association internationale africaine'' elkartearentzat lan egiteko hartu zuen. Elkarte honen helburu humanitarioen atzean, ordea, Belgikako erregearen handinahia eta espansionismoa zegoen. Kongora itzulirik [[boli]]a eta [[kautxu]]a atera ahal izateko burdinbidearen eraikuntza hasi zuen eta tribuetako buruzagiekin iruzurrezko hitzarmenak sinatu zituen.
 
Afrikan zehar egin zuen azken espedizioa (1888-1889) [[Mehmet Emin Bajá]] erreskatatzeko xedearekin antolatu zen. Emin Bajá [[Albert lakua(aintzira)|Albert lakuaren]]ren ondoan kausitu zuten baino ez zuen erreskatatua izateko ez beharrik ez nahirik. Itzuleran [[Rwenzori|Ruwenzori mendilerroa]] eta [[Eduardo (aintzira)|Edward lakua]] aurkitu zituen.
 
== Kanpo loturak ==