John Frankenheimer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
50garren hamarkadan hasi zen profesionalki lanean telesailetan eta 60garrenean zinemarako filmak eginez. Lehen filme hauetan [[Burt Lancaster]] aktorearekin lan egin zuen beren arteko harremana nahiko txarra izan bazen ere. "The manchurian candidate", "The birdman of Alcatraz", "Seven days in May" eta "The train" bezalako filmak zuzendu zituen. Ideologikoki munduko eta bere herriko gobernuen oso kritiko izan zen betiere giza askatasuna aldarrikatuz.
 
Ondorengo urteetan [[Hollywood]]eko industriarekin gora behera batzuk izan zituen arren lanean jarraitu zuen eta "Grand prix", "I walk the line", "the horsemen", "French connection II" eta "Black sunday" bezalako film onak eginez. Baita ere, hainbat [[Emmy Sariak|Emmy]] sari irabazi zituen telebistarako egin zituen filmeei esker.
 
Bere azken urteetan lanean jarraitu zuen "[[Ronin (filma)|Ronin]]" eta "Reindeer games" lanak estreinatuz eta [[2006]]garren urtean [[Los Angeles]]en ezustean hil zen bizkarhezur operazio bat egiten ari zitzaioten unean.