Konfiantza-tarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Confidenceinterval.png|thumb|right|300px|Datuetatik zutabeen altuerak kalkulatzen dira. Puntu-zenbatespen hauek baino egokiagoak eta zehatzagoak dira, ordea, puntu edo balio hauen inguruko tarte bat osatzea ''(gorriz, irudian)'', '''konfiantza-tarte''' bat alegia, errore eta konfiantza maila batez.]]
 
[[Estatistika]]n, '''konfiantza-tarte''' edo '''tarte-zenbatespena''' balio finko, zehatz eta ezezagun bati buruz [[tarte (argipena)|tarte]] baten bitartez egiten den [[zenbatespen]]a da, tarteak duen konfiantza mailarekin batera, balio horri buruzko informazioa ematen duten [[datu (argipena)|datuetan]]etan oinarrituta.
 
Adibidez, Gipuzkoako langabetuen kopuruari buruzko konfiantza-tarte bat eratzeko, [[lagin (estatistika)|lagin]] bat osatu eta hainbat pertsonari [[inkesta]] bat egiten zaie. Pertsona horietan dauden langabetuen proportzioan oinarrituta, langabetuak %10 direla zenbatesten bada, [[puntu-zenbatespen]]a egiten ari da; puntu zenbatespenek, ordea, badute eragozpen garrantzitsua bat: ez dute zehazten emaitza estatistikoetan egoten den [[errore (estatistika)|errore estatistikoaren]] neurririk. Konfiantza-tarteek, ordea, puntu zenbatespenen errorearen neurri bat, errore horren konfiantzarekin batera, zehatzen dute. Horrela, konfiantza-tarte batek langabetu kopurua %9-%11 (%10±%1) tartean %90eko konfiantzaz baieztatuko luke, esaterako. Tarte horretan, zenbatespenaren errorea ±%1 (±0.01) da eta konfiantza %90.
 
Konfiantza-tarteak [[parametro (estatistika)|parametroak]] zenbatesteko erabiltzen dira. Horretarako, [[zenbatesle]] bat aukeratu eta [[zenbatesle]]aren [[lagin-banaketa]] hartuko dira oinarritzat tartea zehazteko. Ezarritako konfiantza-maila adierazten duen probabilitatea adierazten duen probabilitate-tartea osatzen da lagin banaketan, zenbateslearen balioa zehaztuz, eta hortik parametroaren balioa bakanduko da. Zenbateslearen lagin-banaketa ezaguna ez denean, badira bestelako prozedurak tarte osatzeko; adibidez, [[Txebixeven desberdintza|Txebixeven ezberdintza]] erabil daiteke zenbateslearen batezbestekoa eta bariantza soilik ezagunak direnean. Konfiantza-tarteak eratzeko prozedura orokor horretaz haraindi, populazio mota edo aukeratutako eredua nolakoa den, zenbatetsi beharreko parametroa zein den eta beste parametroak ezagunak diren edo ez, konfiantza-tarteak eratzeko azken formulak ezberdinak dira beti. Horrela, konfiantza-tarteak eratzerakoan, egoera arruntenak jasotzen dituen formula-bildumara jo behar izaten da.
 
== Adibide bat ==