Spaghetti western: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Almeria 7.jpg|thumb|350px|Filma dekoratu bat [[Almeríako probintzia|Almerian]]]]
 
'''Western europarra''', '''spaghetti western''' bezala ezagunagoa, [[Western]] [[zinema genero]]aren azpigenero berezi bat da. [[1960]] eta [[1970]]eko hamarkadetan modan egon zen, spaghetti westerna jada gainbehera zihoan arren. Film hauetako gehienak konpainia italiar eta espainiarrek ekoiztu zituztenez, generoak laster jaso zuen '''spaghetti western''' izena (italo-western [[ingeles]]ez) edo ''"txorixo western"'', film [[espainia]]rrak zirenean. Gehienak, [[Espainia]]ko [[AlmeriakoAlmeríako probintzia|Almerian]] filmatu ziren. Ospetsua da [[Tabernasko basamortua|Tabernaseko Basamortua]], bertan filmatu baitziren azpigenero honetako film handi asko.
 
== Historia ==
Western europar antzinakoena ''El emperador de California'' da (Der Kaiser von Kalifornien), [[1936]]koa, Luis Trenkerrek zuzendua. Baina oso gutxi dira, genero honetako filmeetatik, espainiarrak edo italiarrak ez direnak. Hauek nagusi zirenez, ironikoki laster bataiatuak izan ziren '''spaghetti western''' izenarekin. Izena, kritikoek erabili zuten generoa gutxiesteko, baina, film hauetako batzuk, errespetuz tratatuak izan ziren. '''Spaghetti western'''aren ezaugarria estetika zikin baina lirain bat da, baita, itxura batean, inongo moral izpirik ez duten pertsonai batzuengatik ere, gogorrak eta burugogorrak, Western amerikarreko [[klixe (argipena)|klixe]] klasikoak baliatuz, mitoaren bidez estilo propio bat sortzeko. Istorioaren gaia ''mendekua'' da batik bat, eta mendeku horrek bultzaturik justizia egiteko asmoa duten pertsonaietan oinarritzen dira azpi-[[zinema genero]] honetako [[film (zinema)|filmak]]ak.
 
Azken aldian, zuzendari amerikar askok zuzendu dituzte genero honetako filmak (''[[The Quick and the Dead|Rápida y mortal]]'', ''Tombstone'', ''El asesinato de Jesse James por el cobarde Robert Ford''...).
Edo spaghetti westerna eta beste genero batzuk nahastu dituzte [[thriller]]ra edo [[drama|dramazko zinema]] [[Quentin Tarantino]]ren filman (''[[Kill Bill]]'').
 
Westernen saileko ekoizpena [[Europa]]n, [[1962]]an hasi zen, baina bi urte beranduagorarte, [[Sergio Leone]]ren ''[[Per un pugno di dollari|Por un puñado de dólares]]'' filmearekin, ez zen masa genero bihurtu. Interes berezikoa da '''[[Sergio Leone]]'''k zuzendutako '''''[[dolarraren trilogia]]''''' hiru filmak [[1964]]an, [[1965]]an eta [[1966]]an ekoiztuak. Hasiera batean, kritikak eragozpenak jarri zituen, gutxiesgarria izan zela ez esateagatik, eta hortik datorkio spaghetti western izena. Baina, denborarekin, genero berri bat zela onartu beharko zuen, [[western]] amerikar tradizionaletik oinarrizko osagaiak hartzen zituena, baina oso modu jatorrizkoan liraindu eta berrantolatzen zituena, [[Hollywood]]ek, armak beste legerik ez zegoela, etengabeko "salbuespen egoera"n zeuden justiziari ona eta gaizkile gaiztoaren estereotipopean estali zituen alde kritikoetan arreta berezia jarriz.
 
[[1962]] eta [[1976]] bitartean, [[Italia]] eta [[Espainia]]n, genero honetako 500 film egin ziren, kontuan izan beharreko kopurua, publikoaren eskari eztabaidaezina zegoela frogatzen duena. Egia esan, film hauetako asko ez ziren, maisu lan bezala adieraz daitezkeenak, baina gehienek, maila tekniko-artistiko duin bat zuten, musika eta diseinu arloan bereziki nabarmengarriak diren ekarpenekin, eta batzuk, berezko merituekin, europar zinearen historiara pasa dira, mundu osoko zine zuzendariengan eragina izan zutelarik.
16. lerroa:
 
=== Westerna Espainian ===
Azpimarratzekoa da ''spaghetti western''ak (edo txorixo westernak, modu gutxiesgarrian atzerriko kritikaren aldetik) egin zituzten espainiar zuzendari asko egon zela, garai hartan, Espainian, zinea industria baitzen. Beharbada, osperik gehien hartu zuena, [[Rafael Romero Marchent]] izan zen, baina bere anaia [[Joaquín Luis Romero Marchent|Joaquin Luis Romero Marchent]] izan zen westerna [[Espainia]]n sartu zuena, [[1950eko hamarkada]]n.
 
== Filmeak ==
24. lerroa:
* 1964an
** ''[[Antes llega la muerte]]'' Joaquín Luis Romero Marchent ([[1964]])
** ''[[I due violenti|Los Rurales de Texas]]'' Primo Zeglio ([[1964]])
** ''[[Per un dollaro a Tucson si muore]]'' Cesare Canevari ([[1964]])
** '''''[[Per un pugno di dollari|Por un puñado de dólares]]''''' [[Sergio Leone]] ([[1964]]) -> (''[[Dolarraren trilogia]]'')
* 1965an
** '''''[[Per qualche dollaro in più|La muerte tenía un precio]]''''' [[Sergio Leone]] ([[1965]]) -> (''[[Dolarraren trilogia]]'')
** ''[[I quatro inesorabili|Los cuatro implacables]]'' Primo Zeglio ([[1965]])
** ''[[Ocaso de un pistolero]]'' Rafael Romero Marchent ([[1965]])