Jean Sibelius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 65 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q45682 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Jean Sibelius''' (Hämeenlinna, [[Finlandia]], [[1865]]eko [[abenduaren 8]]a - Järvenpää, [[1957]]ko [[irailaren 20]]a) finlandiar musikagilea zen, [[Erromantizismo]] berantiarrekoa, eta eragin nabarmena izan zuen Finlandiaren nortasun nazionala finkatzen.
 
Sibeliusen lanaren funtsa zazpi [[sinfonia]]tan biltzen da. [[Ludwig van Beethoven|Beethovenek]]ek bezala, Sibeliusek ere erabili zuen horietako bakoitza bere estiloa garatzeko. Beethovenek ez bezala, zeinak erabiltzen zituen sinfoniak aldarri publikoak egiteko eta gordetzen zituen bere sentimendurik gordeenak lan txikietarako, Sibeliusek sinfonietan kanporatu zituen bere sentimendu pertsonalak. Bere lanak sarri jo eta maiz grabatzen dira gaur egun ere.
 
Sinfoniak alde batera utzita, Sibeliusen konposiziorik ezagunenak dira Finlandia, Balts Tristea, biolin kontzertua, Karelia Suitea eta Tuonelako Zisnea (Lemminkäinen Suitearen lau mugimenduetako bat). Beste lan batzuen artean daude zenbait pieza Kalevalan oinarri hartuak, 100dik gora abesti ahots eta pianorako, musika 13 antzezlanetarako, Jungfrun i tornet opera (Dontzeila Dorrean), ganbera musika, piano musika, 21 argitalpen musika koralaz eta musika erritual masonikoa. Sibelius musikagile emankorra izan zen 1920ko hamarkadaren erdialdera arte. Hala ere, bukatu bezain laster bere Zazpigarren Sinfonia, Ekaitza (1926) eta Tapiola (1926), ez zuen maila handiko lanik egin bizi izan zen hogeita hamar urteetan. Saiatu zen, bai, musika sortzen, baita zortzigarren sinfonia bat ere, baina emaitzarik gabe. Bere bizitzaren azken aldian musika masonikoa idatzi zuen, eta berrargitaratu egin zituen hasierako zenbait lan. Halaber, arretaz jarraitu zuen musikaren garapena, nahiz eta beti ez zuen begi onez ikusi musika modernoa.
49. lerroa:
* Lemminkäinen suitea, bereziki bere lau mugimenduetako bat, Tuonelako zisnea.
 
Beste musikagile askok bezala, Sibeliusek ere bere egin zituen [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] konposizio arauak. Bere garaikide askok bezala, berak ere miretsi egin zuen Wagner, baina aldi baterako soilik, geroago beste musika eredu bat hautatu baitzuen. [[Ferruccio Busoni]] eta [[Piotr Ilitx Txaikovski|Txaikovskiren]]ren eragina ere jaso zuen. Azken honena bereziki nabarmena izan zen Kullervo sinfonia koralean (1891) eta baita Biolin kontzertuan ere, zenbait urte geroago, 1903an.
 
Sibelius saiatu zen erabat sinplifikatzen musikaren barne eraikuntza. [[Antonín Dvořák|Antonin DvorakDvoraki]]i bezala, horrek eraman zuen melodiak bilatzera, nazioaren izaerarekin bat etorriko zirenak. [[Gustav Mahler|Mahlerek]]ek bezala, berak ere sarri erabili zituen folklore nazionala eta literatura bere konposizioak eraikitzeko. Bere Bigarren sinfoniaren bigarren mugimendua hartuta dago Don Juan liburuko pasarte batetik, non estatua bat agertzen baita ilargiaren argipean. Laugarren sinfonian, ostera, uztartzen ditu sinfonia baterako aurreikusitako lana (Mendia) poema batekin, zeina oinarritzen baita Belea lanean, [[Edgar Allan Poe]] idazlearena.
 
Poema musikatuak ere idatzi zituen, oinarrituak Finlandiako poesian, En saga poemarekin hasi eta Tapiolarekin amaitu (1926), bere azken lan handia.
 
Sibelius modan egon izan da, eta modatik joanda, bietan. Bera izan zen [[XX. mendemendea|XX. mendeko]]ko sinfonia egilerik ezagunena, eta behin eta berriro eskaini izan zaizkio ziklo osoak. Munduko orkestra zuzendaririk onenak interesatu dira eta jo izan dute haren musika.
 
{{commonskat}}