B. B. King: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Familia pobre batean jaio zen, eta ama bederatzi urte zituela hil zitzaion. Txikitatik elizan abesten zuen eta hamabost urte zituela gitarra ikasten hasi zen. Garai horretan [[gospel musika|gospel]]-talde bat sortu zuen. Soldaduskan egon ondoren (1947), [[blues]]era jo zuen eta kontratu txikiak lortu zituen [[Memphis]] inguruan, Bukka White bere lehengusuarekin batera. Memphiseko irrati komertzial batean [[disc-jockey]] gisa aritu zen lanean. ''Blue Boy from Beale Street'' (B.B. laburdura izen horri dagokio) ezizena hartu zuen, Bobby Blue Band eta Johnny Acerekin jo zuenean.
 
1949an grabatu zuen lehenengo diskoa: ''Miss Martha King''. Ondoren, 1950ean, ''Three O'Clock Blues'' grabatu zuen, izugarrizko arrakasta izan zuena [[rhythm and blues]]aren munduan. 1951-1968 urte-bitartean hogeita hamar bat disko grabatu zituen, eta horietan arrakasta handiko lanak izan zituen: ''You Know I Love You'' eta ''Woke Up this Morning'', besteak beste. 1960ko hamarraldiaz geroztik, ingelesezko [[pop]] musikaren erreferentzia izan zen: ''Live at the Regal'' (1965), ''Blues Is King'' (1967), ''Lucille'' (1968),'' Live in London'' (1971), ''LA Midnight'' (1972).
 
King izan zen [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]] zehar bira egin zuen lehenengo blues musikagilea eta kantaria, 1970eko hamarraldiaren amaieran. Lehenengo aldian B.B. Kingentzat [[T-Bone Walker]] eta [[Elmore James]] izan ziren inspirazio-iturri. Baina berehala, eragin horiek gainditu eta bere estilo propioa sortu zuen. Haren abestien hitzak oso sinpleak dira, baina hark duen kantatzeko moduarekin indar handia hartzen dute, batez ere, gitarraren laguntzarekin. B.B. King da bizirik dagoen blues musikagile nagusia. Haren estiloak izugarrizko eragina izan du [[rock]] musikaren ingeles eskolan: [[Jimmy Page]], Larry Coryell, [[Eric Clapton]] eta abarrengan.
 
Hirurogeita bi urteko denboraldian, 15.000 ekitaldi baino gehiago eman ditu.