Nekazaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t 83.213.1.245 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gasteizko azoka.jpg|thumb|260px|right|'''Nekazaritza''' produktuak [[Gasteiz]]ko [[azoka]]n.]]
'''Nekazaritza''' edo '''laborantza''' lurra landuz [[landare]]ak edo [[zuhaitz]]ak hazi eta bertatik batez ere [[gizaki]] zein [[abere]]entzako [[elikagaijanari|elikagaiak]]ak ([[fruitu]]ak, [[barazki]]ak, [[zereal]]ak) ekoizten dituen hazkuntza-jarduera da. [[Ehungintza]], [[papergintza]], [[farmazia]] edo bestelako [[industria]] jardueretarako [[zuntz]]ak eta bestelako gaiak ekoizten dira nekazaritzan. Egun, [[erregai]]ak ekoizteko landareak ere hazten dira. Nekazaritzan hazitako landare eta fruituei '''labore''' deritze. Funtsezko jarduera ekonomikoa da gizartean: nekazaritzaren ekoizkin gehienak elikadurarako direnez, [[uzta]] eskasek eta nekazaritza-krisiek [[gosete]]ak eta arazo sozioekonomiko larriak eragin dituzte historian zehar. Guztira, [[Lurra]]ren lurzoruaren %10-%20 bitartean nekazaritzarako erabiltzen dela zenbatetsi da<ref name=leff>Zenbatespen zehatzak badaude, [[1990]] urtearen inguruan lurralde osoaren %12 nekazaritzarako erabiltzen zen, eta beste %22 larrerako. Ikus: {{Erreferentzia
|izenburua=Geographic distribution of major crops across the world
|izena1=Billie
12. lerroa:
|egunkaria=GLOBAL BIOGEOCHEMICAL CYCLES}}.</ref>. Nekazaritzaren eraginez [[landa]] izeneko [[paisaia]] sortzen da, [[hiri]]aren aldean. Landan giza-komunitateen bizitza eta garapen iraunkorrerako kondizio egokiak sortzen dira batzuetan, baina nekazaritza modu desegokiek bertako komunitateak ezabatu ere egin dituzte beste batzuetan.
 
Nekazaritza [[NeolitikoNeolito|Neolitikoan]]an garatu zen, duela 10.000 bat urte, eta berari esker [[zibilizazio]]aren sorrera gertatu zen: hiriak sortu eta garapen ekonomiko eta kultural handia izan zen, elikagaien ekoizpena aiseago egiten baita nekazaritzaz, antzinako elikagaien bilketa zuzenaren eta [[ehiza]]ren aldean, eta horrela beste jardueretarako denbora uzten du. [[Aro modernoModernoa|Aro modernoan]]an ere, [[Industria Iraultza|Iraultza Industriala]] nekazaritzan izandako aurrerapenei esker gertatu zen, industriak behar zituen langileak nekazaritza sektoretik hartuz. Egun ere nekazaritzaren eraginkortasunerako teknikak garatzen dira, [[agronomia]] izeneko arloaren baitan. Nekazaritzak ingurumen naturalaren eraldaketa dakar beti, baina bere baitan oso sistema ezberdinak bereizten dira: ekoizpena maximizatzearren [[pestizida]] eta [[ongarri sintetiko]]en erabilera masiboak aldezten dituen nekazaritza, [[ingurumen]] arazo larriak ekartzen dituena, eta beste alde batetik modu bigunagoaz [[garapen iraunkor]] baterako [[nekazaritza ekologiko]] baterako printzipioak, metodo eta teknikak ezartzen dituena, [[agroekologia]] izeneko arloaren baitan.
 
Nekazaritza [[lehen sektore|lehenengo sektore ekonomikoaekonomikoan]]n kokatzen da, [[arrantza]]rekin batera, baina bere baitan oso jarduera ezberdinak biltzen ditu. [[Biziraupenerako nekazaritza]] nekazariak berarentzat eta bere familiarentzat nahikoak diren elikagaiak soilik lortzen dituen nekazaritza da; beste alde batetik, [[nekazaritza intentsibo]]ak ahalik eta etekin handiena bilatu eta horretarako teknikak garatzen ditu. Hazitako landareak zein diren, nekazaritza modu eta teknika ezberdinak ere bereizten da: esate baterako, [[baratzezaintza]]n fruitu eta barazkiak hazten dira eta [[zereal]]ak [[zerealgintza]]n. Aldi berean, nekazaritza [[abeltzaintza]]rekin oso loturik izaten da, [[sistema]] bat osatuz: nekazaritzak abereentzako elikagaiak ekoiztu eta abereen lana eta emariak nekazaritzarako erabiltzen dira. Egun, nekazaritza munduko sistema ekonomiko globalean guztiz integraturik dagoen jarduera da, [[industria]]tik beharrezko dituen lehengaiak eta teknologia hartuz eta [[janari|elikagai]], [[energia]] eta [[ehungintza]] industrietarako lehengaiak ekoiztuz. Integrazio global honek lurraren kontzentrazioa ekarri du, [[multinazional]]en aldetik, tokiko nekazariek bere laboreak merkaturatzeko duten autonomiaren eta kontrolaren galerarekin batera.
 
== Nekazaritza motak ==
 
* [[Nekazaritza ibiltaria]] [[tropiko]]etan sarri erabili den nekazaritza metodoa da, gehienetan nekazaritza modu primitibo batekin loturik. Bertan, nekazariek eremu bat denboraldi bat edo bitan landu eta gero zenbait urtez uzten dute, beste eremu batera aldatuz. Era honetan, lurzoruaren emankortasunaren galeraren arazoa saihestu egiten da, eremuak aldiro berritzen baitira eta [[belar txar]]rei ere aurre egiten zaie, horiek indarra hartzen dutenerako eremuaren hazkuntza bertan behera uzten baita. Sarri, eremu berriak [[baso]]ari eta [[sastraka]]ri su emanez garbitu dira, baina horrela higadura-arazoak sorrarazi direla aipatu da. Nekazaritza ibiltariaren beste ezaugarri nabarmen bat [[teknologia]] maila eskasa da.
* [[Nekazaritza egonkor arin]]a lur eremu finkoetan burutzen dena da, baina teknologia eskasarekin. Horren adibide garbiena, [[baratze]]ak dira, non askotan [[aitzur]] hutsez lantzen den lurra. Aberez egindako goldaketa, [[zaldi]]z edo [[idibehi|idiz]]z, ere erabiltzen da nekazaritza arinean. Gehienetan [[familia]] baten baitan burutzen den nekazaritza jarduera, familiarentzat elikagaiak eskuratu eta soberakin eskasa azokan salduz. Hori dela eta, lur eremuen zatiketa ere nabarmena da nekazaritza sistema honetan, [[bocage]] izeneko [[nekazaritza paisaia]] sortuz Europako mendebaldean, esaterako. Maiz terrazetan ere garatzen da, eremu maldatsuetako lurrak aprobetxatzeko. Mundu osoan hauteman daiteke nekazaritza egonkor arina, [[Asia]]ko [[arroz]] eta [[Afrika]]ko [[manioka|mandioka]] hazkuntzetatik [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] baserrietara adibidez.
* [[Nekazaritza estentsibo]] eta [[nekazaritza intentsibo]]aren arteko bereizketa ekoizpen faktoreen erabileraren intentsitatean datza. Ahalik eta ekoizpen handiena lortzeko, lurra ezik beste ekoizpen-faktoreren baten erabilera-maila altua badago (adibidez, negutegietan kapital-faktorearen eta teknologiaren erabilera nabarmena dago), nekazaritza intentsiboa egiten dela esaten da. Nekazaritza ibiltaria eta egonkor arina, berriz, nekazaritza estentsiboko metodoak dira, lan indar eta kapital eskasa behar izaten dutelako, produktibitatea klima eta bestelako faktore naturalen esku utziz.
* [[Nekazaritza misto]]a nekazaritza eta [[abeltzaintza]] uztartzen dituena da. Nekazaritza eremu jakinetan modu finkoan egiten denean, lurzoruak emankortasuna galtzen du; horri aurre egiteko abeltzaintza jarduera osagarri moduan erabiltzen da, abereen gorotzak ongarri moduan erabiliz edo aldiro nekazaritza eremuak larretarako baliatuz.
* [[Lehorreko nekazaritza]] eta [[nekazaritza ureztatu]]a ere bereizten dira. Lehorreko nekazaritzan hazkuntzak tokiko euri ur eskasez soilik burutzen dira, akuifero edo bestelako ureztatze-sistemarik erabili gabe. Nekazaritza ureztatuan hazkuntzarako ureztatzen artifiziala erabiltzen duen laborantza mota da, euri ura nahikoa ez delako.
* [[Nekazaritza ekologiko|Nekazaritza biologikoa]] edo naturala.
* [[Janari transgeniko|Nekazaritza transgenikoa]] edo [[ADNAzido desoxirribonukleiko|ADNa]]a aldatutako [[landare]]ak hazten dituena.
 
== Nekazaritza eta ingurune fisikoa ==
 
[[Fitxategi:Palmeraie de Tinerhir Vallée du Todra.Maroc.jpg|thumb|right|300px|[[Ingurune fisiko]]ak guztiz baldintzatzen du nekazaritza: adibidez, ura eskasa den tokietan nekazaritza [[ibai]] inguruetan eta bailaretan kokatzen da, non gainera lurrak emankorragoak ere izaten diren. Irudian, nekazaritzarako erabilitako eremuak [[Maroko]]ko [[haran|bailara]] batean.]]
 
Nekazaritzarako aukerak ingurune fisikoaren baldintzapean daude: tokiko [[erliebe]]ak, [[klima]]k eta [[lurzoru]] egokiek nekazaritza ahalbidetu eta hazkuntza egokienak ezartzen dituzte. Erliebearen kasuan, anitz dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Alde batetik, eremua zenbat eta maldatsuagoa orduan eta zailagoa da hazkuntza, lurzorua orduan eta lehorragoa eta ezegonkorragoa eta lana nekezagoa eta makineria erabilera zailagoa ere baita. Halatan, 11°-tik gorako aldapak nekazaritzarako desegokitzat jotzen dira. Oso lauak diren lur eremuetan, berriz, [[drenaje]]aren arazoa sor daiteke, baina oro har, nekazaritzarako egokienak direla irizten da. Itsas mailatik dagoen altuerak ere eragin nabarmena du: oro har, altuera igo ahala, tenperaturak behera egiten du eta bestelako kondizio klimatikoak (haizeak, prezipitazioa, eguzki-argia) gogorragoak dira landare gehienentzat. Horrela, 3000 metrotik gorako lur eremuetan nekazaritza jarduera oso eskasa eta landare espezie berezietara mugatzen da<ref>{{Erreferentzia
47. lerroa:
|urtea=2000
|orrialdeak=1-12
|url=http://books.google.com/books?id=-kZCpFv-W1EC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref>. Lurzoruaren sakonera ere faktore garrantzitsua hazkuntzetan: sakonera txikiko lurzoruek laboreen sustraien garapena eragozten du. Lurzoruaren egitura, ehundura, gogortasuna eta bestelako ezaugarriak biltzen dituena, ere kontuan hartzekoa da: adibidez, buztinezko lurzoruen dilatazio eta kontrakziorako joerak hazkuntza oztopatzen du. Lurzoruetan dauden [[mikroorganismomikrobio|mikroorganismoak]]ak eta [[materia organiko]]a ere oso garrantzitsuak dira lurzoruek landareek behar dituzten elikagarriak izan ditzaten, batez ere [[nitrogeno]]a, [[fosforo]]a eta [[potasio]]a, mikroorganismoak materia organikoa deskonposatzean eskuratzen direnak.
 
== Nekazaritza paisaiak ==
57. lerroa:
** ''[[habitat]]'' edo eremu populatua;
* nekazaritza-eremuen mugei buruz,
** ''[[bocage]]'', [[minifundio]] eta lursail txikiz osaturiko morfologia mota da, non lursail txikiak zuhaixka edo harrizko murru txikiek mugatzen duten; paisaia hau ohikoa da [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Bizkaiko golkoa|Kantauri ItsasoItsasoko]]ko isurialdean;
** ''[[openfield]]'' edo eremu irekia, [[arabako lautada|lautadetan]] eratzen den nekazaritza paisaia da, lursail zabal eta lerrozuzenekin, gehienetan kontzentrazioa duen herrigune baten inguruan;
* [[habitat]] egiturari buruz,
** habitat sakabanatua, non nekazarien etxebizitzak eta instalakuntzak sakabanaturik dauden, ''[[bocage]]'' paisaiarekin lotzen da askotan;
85. lerroa:
=== Hedakuntza ===
 
Hedakuntza landare eta arbolen hazkuntza abiarazteko teknika multzoari deritzo. Teknika hauetan, [[ereintza elkartea|ereintza]], hazietatik abiarazten den hedakuntza mota, [[sexu ugalketa|sexu]]-ugalketan oinarritzen dena; eta asexualak edo [[klonazio|klon]] bat sortzen duten [[aldaxka]], [[belaunketa]] edo probenatzea eta [[txertaketa]] teknikak bereizten dira. [[Aldaxka]] izeneko teknikan landarearen zati bat moztu, lurrean landatu eta landare berri bat sortzen da. [[Belaunketa]] [[estoloi]]ak dituzten landareekin egiten da (marrubi landarea, esaterako), non estoloia makurtu eta lurperatu egiten den ezproia sustraitzeko; sustraitu ondoren, estoloia moztu egiten da ama-landaretik, landare berria sortuz. [[Txertaketa]], espezie bateko adar bat beste espezie bateko zurtoinean txertatzean datza; oso erabilia da fruta arboletan, horien ezaugarriak (zaporea, gogortasuna...) konbinatzeko. [[Laborategi]]etan kimuen ''[[in vitro]]'' hazkuntza ere egiten da landare zenbaiten kasuan, kimu horiek birus eta bestelako mikroorganismorik gabe hazten direla ziurtatzeko.
 
{{irudi multzo
128. lerroa:
=== Ongarritzea ===
 
Lur eremu batean burutzen den nekazaritza-jarduera konbentzionalak jarraituak lurrak agortu egiten ditu, hazkuntzak elikagarriak nabarmen xurgatu eta besteak beste belar txarrak eta hondakinak ezabatzean elikagarriak ematen dituen [[materia organiko]]a ezabatu egiten duelako. Lurraren emankortasuna gehitzeko teknika ezberdinak erabili dira historian zehar. [[Ongarri]]ak lurrera botatzen diren substantziak dira, landareek behar dituzten elikagarri kopurua handitzen dutenak. Ongarriak organikoak izan daitezke, [[abere]] ezberdinen [[simaurra]] esaterako, zein kimikoak, [[industria]]k ekoiztutakoak. [[XX. mendea]]ren bukaeratik hazkuntza [[hidroponia|hidroponikoak]] ere zabaldu dira, non landareak ez diren lurrean hazten, baizik eta gizakiak prestatutako [[solutu]] [[mea|mineral]] batean, landare behar dituen substantzia guztiak ematen dizkiona.
 
=== Errotazioak ===
165. lerroa:
=== Izurrien kontrola ===
 
Nekazaritzan izurritzat jotzen da hazkuntza normala mugatzen duen faktore oro. [[Belar txar]]rak, [[karraskari]]ak, [[gasteropodogastropoda|gasteropodoak]]ak, [[nematodonematoda|nematodoak]]ak, [[intsektu]]ak, [[onddo (mikrobiologia)mikosi|onddoak]], [[birus]] eta bestelako [[parasitobizkarroi|parasitoak]]ak edo zomorroak herri hizkeran izan daitezke. [[Asia]] eta [[Afrika]] hazkuntza guztien %40 inguru izurrien ondorioz galtzen dela zenbatetsi da. Europan, berriz, %25 inguru galtzen dela estimatu da <ref>{{es}} {{Erreferentzia
|url=http://www.eurosur.org/medio_ambiente/bif62.htm
|izenburua=Control de plagas y plaguicidas
|abizena=Red EuroSur
|sartze-data=2011-01-03}}.</ref>. Historian zehar, substantzia mineral zein organikoak, [[pestizida]] edo zomorro-botika izenekoak, erabili izan dira izurri hauen aurka egiteko: adibidez, [[sufre]]a K. a. 1000 urtetik erabiltzen da [[intsektizida]] moduan, [[kobre-sulfato]]a onddoen aurka erabili izan da [[XV. mendemendea|XV. mendetik]]tik eta [[kare]]a eta [[nikotina]] ere maiz erabili dira historian. Ezabatu nahi den eragilea zein den pestizida-mota ezberdinak daude: [[intsektizida]]k intsektuen aurka, [[herbizida]]k belar txarren aurka edo [[fungizida]]k [[onddo (mikrobiologia)mikosi|onddoen]] aurka. [[XX. mendea]]n pestizida organiko sintetikoak asmatu ziren, izurrien aurka oso eraginkorrak baino [[ingurumen]]ean eta [[kontsumitzaileen]]gan ondorio larriak sortzen dituztenak kasu batzuetan, [[ehun (biologia)|ehunetan]] metatu eta iraunkorrak izaten baitira. Hori dela eta, pestizida zenbaiten erabileraren debekua ere eskatu da nazioarteko erakundeetan, [[DDT]] produktuarena esaterako. Alternatiba moduan, pestizida ekologikoak asmatu dira, [[feronoma|feronometan]] oinarrituta adibidez.
 
=== Nekazaritza egutegia ===
 
Laboreen hazkuntzak urtaroen zikloari jarraitzen dio, izaki bizidun guztiek bezalaxe. Horrela, labora bakoitzak bere hazkuntza garaia izaten du urtean zehar, urtaroen gorabehera handirik ez dagoen [[ekuador]]reko eskualde zenbaitetan ezik. [[Tropiko]]en inguruetan urtaro euritsua eta lehorra bereizten dira eta horiei jarraiki ezartzen da [[nekazaritza egutegi]]a edo garai bakoitzean zer hazi eta zer bildu behar den. Berriz, [[latitude]] ertainetan, [[Euskal Herria]]n kasu, lau [[urtaro]]ak nabarmen bereizten dira. Laboreek, eta oro har izaki bizidunek, urtaroen zikloari nola jarraitzen dioten aztertzen duen arloari [[fenologia]] da. Beste alde batetik, antzinatik [[Ilargia]]ren eragina frogatu da laboreen hazkuntzan. Adibidez, [[tuberkulu]]ak [[ilbeherailargialdi|ilbeheran]]n eta airean hazten diren barazkiak [[ilgorailargialdi|ilgoran]]n erein behar direla uste ohi da<ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izena1=Nicholas
|abizena1=Kollerstrom
181. lerroa:
|url=http://ballintemple.com/organic/Evidence%20for%20Lunar%20Sideral%20%20Rhythms%20in%20Crop%20Yield%20An%20overview.pdf
|urtea=2001
|egunkaria=Biological Agriculture and Horticulture}}.</ref>; [[basozaintza]]n [[egurzur|egurrak]]rak propietate egokiak izan ditzan zuhaitza botatzeko data [[ilargialdi]]ari jarraiki zehaztu behar dela ere jakina da <ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izena=Ernst
|abizena=Zürcher
195. lerroa:
[[Fitxategi:Agricultural machinery.jpg|thumb|[[Nekazaritzako makineria]]k eskuko lana guztiz ezabatu egiten du hazkuntza askotan.]]
 
[[Lurzoru]]a eta [[lan]]az haraindi, egungo nekazaritzako [[produktibitate]] handia [[XIX. mendemendea|XIX. mendetik]]tik garatutako [[azpiegitura]] eta [[mekanizazio]]ari esker lortu da. Mekanizazioa lehenago eskuz edo abereen laguntzaz egiten zen lana makina konplexuei esker egiten da gaur egun. Horri esker, [[Industria Iraultza]]k behar zituen langileak ekarri zituen aurreko hamarkadetan. [[Nekazaritzako makineria]]n denetariko lanetarako makinak daude gaur egun, hazkuntza gehienetan goldatu, ongarritu, erein eta uzta biltzeko; sarri, makina hauek [[traktore]] izeneko ibilgailu komun batera lotzen dira lana egiteko. Nekazaritzarako azpiegituren artean, [[berotegi]]ek hazkuntza eguraldiaren gorabeheretatik askatu eta landareak giro kontrolatu batean, hezetasun eta tenperaturari dagokienean, hazteko ahalbidetzen dute. Badira eskualdeak, [[AlmeriaAlmería|Almeriako]]ko kostaldea kasu, non nekazaritza berotegietan soilik egiten den. Nekazaritzako beste azpiegitura bat [[silo]]ak, uzta edo hazkuntzarako behar diren gaiak egoera egokian (lehor eta tenperatura egokian) gordetzeko biltegiak alegia.
 
== Laboreak ==
203. lerroa:
{{sakontzeko|Laboreen zerrenda}}
 
Gizakiak hazitako landareak edo [[laborenekazaritza|laboreak]]ak naturan aurki daitezkeen landare guztietatik %1 baino gutxiago dira. Zehatzago, historian zehar nekazaritzako 7.000 landare espezie hazi direla zenbatetsi da<ref>Guztira, naturan aurki daitezkeen landare jangarriak 75.000 inguru direla uste da.</ref>. Landare horien guztien jatorria hainbat espezie basati dira, duela 10.000-12.000 urte [[etxekotze]]n hasi zirenak. Hasiera batean, naturatik bertatik egindako hazi-aukeraketa batez, [[sortzailearen efektu]]a izenekoa, joan ziren sortzen landare berriak. Hazkuntza-eremuetan bertan, beste [[botila-lepo (argipena)|botila-lepo]] bat suertatu zen: eremuko landareen artean soilik gertatzen zen [[polinizazio]]a, eta, halatan, populazio murriztu bateko ezaugarriak indartu egiten ziren. Horretaz gainera, [[uzta]] batetik bestera nekazariak gehien interesatzen zitzaizkion aleak gordetzen zituen hurrengo ereintzarako. Horrela, aukeraketa artifiziala behin eta berriz egiten da, nekazariaren mesedetan landarea hobetuz. Oro har bilatzen diren hobekuntzak [[hazi]], [[fruitu]] eta [[sustrai]]en tamaina handiagoa, fruituetako azukre-eduki handiagoa eta hazien sakabanaketa-ahalmena eta sorraldia murriztea dira. Aukeraketa artifizialak dakarren aldakortasun genetikoaren murrizketak arazoak ere planteatzen ditu, ordea: ingurunean izan daitezkeen aldaketei eta sor daitezkeen [[izurri]]ei aurre egiteko ezintasuna.
 
Nekazaritzako landareak multzo hauetan sailka daitezke: [[zereal]]ak, [[lekale]]ak, [[sustrai]]ak eta [[tuberkulu]]ak eta [[fruitu]]ak. [[Zereal]]ak nekazaritzan pisu handiena duten landareak dira, [[Poaceae]] familiakoak, giza-elikadurarako zein abereen bazkarako erabiltzen direnak: guztira, nekazaritza-lurren %61 zerealetarako erabiltzen da<ref name=leff/>. Gehien hazten diren zerealak [[gari]]a, [[arroz]]a, [[arto]]a, [[zekale]]a eta [[olo]]a dira. Horietatik, alea aprobetxatzen da gehienbat, [[irin]]ak ekoizteko gariaren kasuan, batez ere, [[lasto]]a eta hostoak ere azpiproduktu moduan eta abereen bazkarako erabiltzen badira ere. [[Lekale]]etan [[soja]], [[dilista]], [[garbantzutxitxirio|garbantzua]]a eta [[babarrun]]a daude, eta horietatik hazia jaten da, [[leka]] baten barnean biltzen dena. Sustrai eta tuberkuluetan [[patata]] nabarmendu behar da, baina [[arbi]]a (abereen bazkarako ere erabiltzen dena) eta [[azenario]]a ere aipatu behar dira. Nekazaritzako fruituetan gozoak [[baia]] eta [[fruitu]] mamitsuak biltzen dira, gehienetan gozoak, hala nola [[sagar]]ra, [[marrubi]]a, [[udaremadari|udarea]]a, [[banana]], baina baita [[barazki]]etan sartu ohi den [[tomate]]a ere. Fruituetan sartzen dira [[fruitu lehor]]rak ere, azal gogorrekoak, hala nola [[intxaur]]ra, [[urra]] eta [[kakahuete]]a. Beste landare batzuetatik, berriz, aireko zurtoina aprobetxatzen da, hala nola [[zainzuri]]a, [[banbu]]a eta [[azukre-kanabera]]. Beste batzuetan, [[hosto]]a bakarrik, [[uraza|letxuga]] adibidez. Kasu berezietan, [[lore]]a eskuratzeko soilik hazten da espeziea, hala nola elikadurarako erabiltzen den [[azafrai]]a eta, noski, lore apaingarriak ([[arrosa]] eta [[orkidea]], adibidez)<ref> {{Erreferentzia
|izena=Ben G.
|abizena=Bareja
212. lerroa:
|url=http://www.cropsreview.com/support-files/agriculturalcrops-classifications.pdf}}.</ref>.
 
Beste alde batetik, nekazaritzan [[barazki]]ak izenekoak ere bereizten dira. Barazkiak soro txiki edo [[baratze]]etan hazi ohi diren espezieak dira, zelai handietan hazi ohi diren [[zereal]] edo [[lekale]] gehienak ez bezala. Hauetan biltzen dira [[tomate]]a, [[patata]], [[porru]]ak, [[uraza|letxuga]], [[azenario]]a, [[aza]]k, [[azalore]]ak, [[alberjinia|berenjena]], [[ilarrailar]]ra (lekalea ere badena, baina bere aleak berde daudelarik jaten dira, beste lekaleak ez bezala) eta beste asko.
 
Laboreak euren erabilerari jarraiki ere sailka daitezke. Gehienetan, laboreak giza-elikadura edo abereen bazkarako badira ere, badira bestelako erabilerak. Hala nola landare oliotsuak hazten dira munduan zehar, [[olio]]a eskuratzeko, adibidez [[olibondo]]a (zuhaitza dena), baina baita [[arto]]a eta [[ekilore]]a ere, gehienetan [[sukaldaritza]]n erabiltzeko. Halaber, [[esentzia-olio]]ak ekoizteko hainbat landareren hostoak, loreak edo haziak erabiltzen dira, [[kosmetika]]n eta [[lurringintza]]n erabiltzeko. Beste alde batetik, [[espezia]] izeneko landare aromatikoak ere hazten dira, hala nola [[perrexil]]a, [[pipermin]]a, [[kanela]] eta [[banilla|bainila]]. [[Azukre-kanabera]] eta [[azukre-erremolatxa]] hazkuntzek [[azukre]]a ekoizteko erabiltzen dira. Beste hazkuntza-multzo bat [[edari]]ak ekoizteko erabiltzen da; adibidez, [[mahats]]etik [[ardo]]a eta [[sagar]]retik [[sagardo]]a ekoizten dira, baina zerealez egindako [[muztio]]aren [[distilaziodestilazio|distilazioaz]]az beste edari asko ekoizten dira, hala nola [[whiskywhiski|whiskya]]a eta [[vodka]]. [[Te (argipena)|Tea]]a eta [[kafe]]a [[infusio]] moduan edaten dira. Halaber, [[sendabelar]] zenbaiten hazkuntza ere egiten da, [[kamamila]]rena adibidez.
 
Laboreek erabilera industrialak ere badituzte. [[Ehungintza]]rako [[zuntz]]ak eskuratzeko hazten dira [[kotoi-landare]]a eta [[liho]]a, besteak beste. [[Arto]]a, [[soja]] eta beste landare batzuk [[biodiesel]] eta [[bioetanol]] izeneko [[erregai]]ak ekoizteko erabil daitezke. [[Kautxu]]a izen bereko zuhaitzetik erauzten da. Beste zenbait landare produktu kimiko jakinak lortzeko hazten dira, gerora [[sendagai|botika]], [[pestizida]] eta bestelako produktuak ekoizteko erabiliko direnak. Azkenik, badira landareak [[droga]]k eskuratzeko ere hazten direnak, hala nola [[tabako]]a eta [[kalamu]]a.
 
== Laboreen banaketa geografikoa munduan ==
 
Ingurune fisikoaren baldintzapean, nekazaritzako lurren banaketa ez da uniformea munduan zehar. Munduko nekazaritza eskualde trinkoenak (lurraldearen azalera osoarekin alderatuta) [[Ipar Amerika]]ko lautadetan, [[Ekialdeko Europa|Europako ekialdeekialdean]]an eta neurri txikiagoan [[Mendebaldeko Europa|Europako mendebaldeamendebaldean]]n, [[India]]n eta [[Asiako ekialdea]]n kokatzen dira. Lurralde hauek [[monolaborantza]] edo [[espezializazio (argipena)|espezializaziorako]]rako joera nabarmena dute gainera: Ipar Amerikako lautadetan [[gari]]a, [[arto]]a, [[garagar]]ra eta [[soja]] hazten da gehien bat, Europako ekialdean [[gari]]a, [[olo]]a, [[azukre-erremolatxa]], [[patata]], [[ekilore]]a eta [[leka]]k, Europako mendebaldean [[arto]]a, [[gari]]a, [[garagar]]ra ([[Britainiar uharte]]etan, batez ere) eta [[koltza]]; Indian, [[artatxiki]]a, [[arroz]]a, [[gari]]a, [[sorgobasarto|sorgoa]]a, [[kotoi]]a eta [[Ekialdeko Asia|Asiako ekialdeekialdean]]an [[arto]]a, [[soja]] eta [[gari]]a<ref name=leff/>. Nabarmendu behar da [[Argentina]]n [[soja]]ren hazkuntza asko garatu dela XX. mendeko bukaeratik, eta [[Afrika]]n [[artatxiki]]a labore ohikoa dela.
 
<center>
256. lerroa:
=== Lurraren jabetza ===
 
Gizakiak lurra unitate bereizi edo [[ustiapen (argipena)|ustiapenetan]]etan antolatzen du nekazaritzarako. Ustiapen hauen ezaugarri nagusi bat jabetza eta bertako lan-harremanak dira. Lurraren jabea eta lurra lantzen duen pertsona edo giza-talde bera direnean, ustiapena zuzena dela esaten da. Ustiapen zuzenaren ezaugarri nagusia ustiapenaren tamaina txikia izaten da: nekazariak duen lan-ahalmen mugatuarengatik: bestalde, [[Mendebaldeko Europa|Europako mendebaldeamendebaldean]]n egun nagusi den ustiapen mota da.
 
Sarri, bereizi egiten dira lurraren jabetza eta langintza: ustiapenaren jabeak beste batzuen esku uzten du nekazaritza lana, mendekotasun harreman batez gehienetan. Kasu batzuetan, lurjabeak ustiapena kudeatu bakarrik egiten du: adibidez, [[latifundio]]etan lurjabeak soldatapean dagoen langileburu baten esku uzten ditu lurrak eta honek lurrik gabeko nekazariak kontratatuko ditu, gehienetan aldi baterako, ustiapenaren beharrak ikusita. Latifundioa ustiapen arrunta izan da [[Espainia]]n eta [[Italia]]n, baina bere produktibitatea eskasa izan da. Latifundioaren muturreko kasu bat, [[Hego Amerika]]ko eskualde anitzetan izan dena, plantazioa izan da, non lana egiten zutenak [[esklaboesklabotza|esklaboak]]ak ziren, batez ere europar eta ipar amerikarrentzat [[kakao arbola|kakaoa]]a, [[azukre]]a eta [[kafe]]a ekoizteko. Egun, ustiapen intentsiboen eredua zabaltzen ari da, non lana oso mekanizatuta dagoen, behar direnean langileak aldi baterako bakarrik kontratatuz. Beste harreman mota bat [[landa-errentamendu]]a izan da, non lurraren jabeak uztiapena nekazari bati alokatzen dion, errenta edo uzta-kopuru baten trukean. Adibidez, Euskal Herriko baserrietan [[XX. mendemendea|XX. mendera]]ra arte, nagusi izan da [[maiztergo]] harremana, non [[baserri]]aren jabetza jaun baten eskuetan zegoen eta horren erabilera baserritar bati uzten zion urteko errenta baten trukean.
 
[[Ekonomia sozialista|Ekonomia sozialistetan]] bestelako ustiapen ereduak izan dira. [[Sobietar BatasunErrepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]]ean lurrak nekazarien artean banatzea nahikoa ez zela ikusita, garaiko teknologia aurreratuarekin [[estatu]]a jabe zen ustiapenak prestatu ziren, [[sovkhoz]] izenez, non langileei estatuak soldata finkoa ordaintzen zien. Ustiapen hauetako [[produktibitate]]a eskasa zen, langileek ez baitzuten pizgarririk ekoizpena gehitzeko. Alternatiba moduan, [[kolkhoz]] izeneko ustiapenak zeuden, zenbait ataletan jabetza kolektibokoak eta [[kooperatiba]] moduan kudeatzen zirenak, non nekazariek ekoizpenean oinarrituriko etekina jasotzen zuten. Merkatu-ekonomietan ere nekazariak kooperatiba moduan antolatzeko esperientzia ugari dago, gehienetan tresneriak eta instalazioak partekatu eta merkaturatzeari begira; horietan [[Israel]]go ''[[kibbutz]]'' izeneko nekazaritza-kolektibitateak nabarmendu behar dira.
 
Lurraren jabetza eta nekazaritzari eragiten dioten beste egitura sozioekonomikoak aldarazteko [[politika]]ri [[nekazaritza erreforma]] deritzo eta nekazaritzaren gizarte-antolakuntzak bidezkoak ez diren egoerak sortzen dituenean planteatzen da, batez ere latifundioetan eta lurra pertsona gutxiren eskuetan biltzen den beste kasuetan langile nekazariak esplotatzen direnean. Nekazari txikien errebindikazioa izan da historian zehar eta herrialde askotan, gizarte-mugimendu anitzek sustatu dutena. Horrela, erreforma hauetako neurrietako bat lurrak espropiatu eta nekazarien artean banatzea izan da kasu askotan. Beste batzuetan, lurren produktibitate eskasari aurre egiteko, nekazarien eskuetan dauden lur eremu txikiak bildu eta [[kooperatiba]]k sortzea izan da erreformaren helburua.
266. lerroa:
=== Tradiziotik eraginkortasun ekonomikora ===
[[Fitxategi:Orozkoko laiariak.jpg|thumb|right|200px|[[Laia (nekazaritza)|Laiariak]] [[Orozko]]n XX. mendearen hasieran.]]
Nekazaritza gizartean antolatzeko modu anitz izan da historian zehar: [[familia]], [[tribu]]a edo langileak, banaka lurjabe baten mendean edo enpresa baten baitan lanean, lurraren jabetza eta beraien arteko harreman modu zenbaitekin, atxiki zaizkio lurrari. Bi motako gizarte-egiturak aurki daitezke nekazaritzan: alde batetik, egitura [[tradiziousadio|tradizionalak]]nalak (familia edo tribua, esaterako) eta nekazaritza erakunde ekonomiko hutsak, nekazaritza jarduera [[ekonomizismo]] edo ikuspuntu ekonomiko hutsetik garatzen dutenak ([[enpresa kapitalista]]k, esaterako). Historian zehar, nekazaritza egitura tradizionalek zurruntasun handiagoa erakutsi izan dute euren nekazaritza jarduera berritu eta hobekuntza ekonomikoa garatzeko<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|egunkaria=Estudios de la Sociedad Rural-Comunidad Sociológica-Publicación Digital Anual-Temuco-Chile
|urtea=2007
277. lerroa:
|izena3=Ingrid
|abizena3=Chávez Ortega
|url=http://sites.google.com/site/sociedadrural/marzotres}}.</ref>, salbuespenak badaude ere (adibidez, Euskal Herriko egungo baserri batzuek, familia egitura tradizionalaren baitan, puntako [[teknologia]] eta [[marketin|merkaturatze lehiakorrerako]] gaitasun nabarmena erakutsi dute XX. mendeko bukaeratik). Gizarte antolakuntza tradizionalak nekazaritza aurrerakoi eta eraginkor baterako ezgaitasuna nekazaritzan jarduten duten pertsonen prestakuntza urria edo primitibotasuna argudiatu da zenbaiten aldetik nekazaritzaren atzerapena azaltzeko, baina ohartu behar da nekazaritza jarduera ekonomiko bat izateaz gainera, bizimodu bat ere badela gizarte askotan eta horietan askotan lehenetsi egiten dela nekazaritzaren ikuspuntu sozial eta ekologikoa, eraginkortasuna bultzatzen duen [[antolakuntza]] zientifikoaren aldean. Ildo horretatik, nekazaritza [[kapitalismo|kapitalista]] gaitzesten duten jarrera politiko sendoa izan da [[XIX. mendemendea|XIX. mendetik]]tik: kapitalismoak landa-bizitzaren deshumanizazioa eta nekazariaren nortasunaren galera ekarriko lituzke <ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena=Alejo
|abizena=Leal
283. lerroa:
|urtea=1964
|egunkaria=Boletín de estudios Económicos
|alea=61}}.</ref>. Beste kasu batzuetan, ordea, botere harreman finkoak (aitak bere seme-alabekin eta Europako historian jauntxoek euren menpekoekin izan dituztenak) izan dira berrikuntza eta aurrerapenerako bidea itxi dutenak. Nekazariek nekazaritza arlo berrietan sartu, lekuz aldatu edo antolakuntza modu berrietan parte hartzeko aukera izan dutenean, nekazaritza nabarmen garatu da kasu askotan, nekazarien mesedetan, lehen nekazariei askatasunik ematen ez zien egituretan ez bezala. Faktore zehatzagoak ere aipatu dira: adibidez, ondasunaren balioa handiagoa den kasuetan [[tradiziousadio|tradizioak]]ak pisu handiagoa izaten duela azalduz, [[desnutrizio]]a sarri gertatu eta ondorioz lurrak eta nekazaritza produktuek balio handia hartzen duten gizarteetan, esaterako<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena=Charles P.
|abizena=Loomis
292. lerroa:
=== Nekazaritza elkarteak ===
 
[[XIX. mendemendea|XIX. mendetik]]tik nekazariak bildu eta laguntzen duten elkarte eta erakundeak sortu dira. Alde batetik, nekazariak bildu baina [[administrazio publiko]]aren parte hartze eta laguntza zuzena ere baduten elkarte ofizialak bereizten dira, nekazaritza edo [[Euskal Herriko Laborantza Ganbera|laborantza ganbera]] izenekoak, nekazariei laguntza administratibo, tekniko eta ekonomikoa ematen dietenak; beste alde batetik eskualde bateko nekazariak borondatez biltzen dituzten elkarte eta [[sindikatu]]ak daude, beraien interes komunak defendatu eta laguntza ere eskaintzen dutenak, [[Euskal Herria]]n, adibidez, [[EHNE]], Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna eta [[Euskal Herriko Laborarien Batasuna|ELB]], Euskal Herriko Laborarien Batasuna. [[Kooperatiba]] ere nekazariak biltzeko modu arrunta izan da, instalakuntza eta [[azpiegitura]]ak partekatu, erosketak eta salmentak modu bateratuan kudeatu eta nekazari banakoei [[mailegu (argipena)|maileguak]]ak emateko, [[aurrezki kutxa]] moduan.
 
== Nekazaritzaren ekonomia ==
 
Nekazaritza jarduera [[ekonomia|ekonomikoa]] da: [[baliabide ekonomikoekoizpen-faktore|baliabide]] eskasak (lurra, [[lan]]a, [[kapital (argipena)|kapitala]]a) erabiliz, nekazariak ahalik eta etekin handiena ateratzen bilatzen du. [[Nekazaritzaren ekonomia]]k, besteak beste, hazi beharreko landareak zein izan behar diren, hazi beharreko horien kopurua zenbat izango den, horretarako erabili beharreko baliabideen konbinazioa eta [[merkataritza]] harremanak, nola, non eta zein [[prezio]]tan saldu alegia, erabaki beharko ditu <ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izenburua=Agricultural economics
|izena=Henry Charles
309. lerroa:
|orrialdea=20
|izenburua=Agriculture and economic growth: theory and measurement
|url=http://books.google.es/books?id=7JmrsqSToyMC&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false}}</ref>, soldata txikien trukean. Beste batzuetan, [[berrikuntza]]rako joera ezagatik, nekazaritza eremu zabalek produktibitate txikia erakutsi dute. Beste alde batetik, uzta kopuruaren kontrol eza izan da historian zehar prezioetan gorabehera handiak eragin dituen faktore nagusia: nekazaritza-produktuen [[eskaria (ekonomia)|eskaria]] nahiko [[elastikotasun (ekonomia)|inelastikoa]] dela kontuan harturik, uzta handiak gehiegizko [[eskaintza (ekonomia)|eskaintza]] ekarri eta prezioak hondoratu ditu kasu batzuetan; aitzitik uzta txikiek eskasia eragin eta prezioak nabarmen goratu ditu, batzuetan nekazarientzat ere arazoak sortuz, beraiek izaten baitira nekazaritza-produktuen kontsumitzaile handienak. Prezioak kontrolatu nahian, administrazio publikoek laboreen [[inportazio]]ak mugatu nahi izan dituzte askotan, gehiegizko [[arantzelmuga-zerga|arantzelak]]ak edo edo produktuei baldintza tekniko eta sanitario zorrotzak ezarriz. Beste batzuetan, Europa eta Ipar Ameriketako herrialdeen kasuan adibidez, gobernuek nekazariei gutxieneko prezio bat eskaini eta [[esportazio]]ra zuzendu ditu horrela erositako produktuak, ''[[dumping]]'' politika batez alegia; horrela, produktibitate txikiagoko herrialde pobreetan ekoizten diren laboreen irtenbidea eragotzi da, nekazari xumeen kaltetan. Beste alde batetik, nabariak dira [[nekazaritza intentsibo]]ak dakarren [[gainprodukzio]]aren ondorioak: prezioak hondoratu egiten dira, nekazari txiki eta tradizonalen bizimodua kolokan jarriz. Ohartu behar da, ildo horretatik, nazioarteko labore nagusien erreferentzia-prezioak [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetako]]etako ''[[Chicago Mercantile Exchange]]'' izeneko merkatuan negoziatzen direla.
 
== Erreferentziak ==