Merkatu-ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 45 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q179522 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Merkatu-ekonomia''' [[sistema ekonomiko|ekonomia-sistema]] mota bat da, non merkatuko eragileak (enpresa pribatuak eta kontsumitzaileak) diren euren erabakien bitartez prozesu ekonomikoaren bilakaera gidatzen dutenak, [[estatu]]aren parte-hartze nabarmenik gabe. Merkatu-ekonomia batean, [[prezio]]ak, [[ekoizpen (argipena)|ekoizpena]]a eta bere banaketa merkatuak berak ezartzen ditu, [[eskaera (ekonomia)|eskaeraren]] eta [[eskaintza (ekonomia)|eskaintzaren]] bitartez, ekonomia eragileen helburua mozkina maximotzea izanik. Eragile banako hauen erabakiei esker, ''[[ikusezinezko esku]]'' batek gidaturik, ekonomiak pertsonen beharrak asetuko dituela baieztatzen dute ekonomia honetako defendatzaileek, estatuaren parte-hartzea ukatuz eta eragile ekonomikoen askatasuna aldarrikatuz (''[[laissez faire]]'' leloari jarraituz).
 
Merkatu-ekonomia [[kapitalismo]]a garatzen den marko ekonomikoa da. Historian zehar izan dira, ordea, kapitalistak ez diren ekonomiak merkatu-ekonomietan oinarritu direnak. Bestalde, ez dago munduan, herrialde mailan, merkatu-ekonomia garbirik: estatua herrialde guztietan aritzen da merkatuak huts egiten duen arloak antolatuz (hezkuntza, osasuna, ...) eta ekonomia arautuz. Horrela, ekonomia batean estatua eragile garrantzitsua denean, merkatua izanik betiere eragile nagusia, [[ekonomia misto]]a edo [[merkatu-ekonomia sozial]]a dela esaten da.