Abisal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Beste alde batetik, itsas biologian existitzen da, baita ere [[fauna abisal bentoniko]]a hitza, ozeanondoari lotuta dagoen fauna dena, oso urria eta ezaugarritsua dena.
 
Abisal hitza, abismo hitzetik dator (zuloa), toki sakona eta iluna. Toki honen ezaugarriak honako hauek dira: giro hotza, [[presio hidrostatiko]] biziki handia, elikagai eskasia, eta erabateko argi eza. [[Fosa]] abisal bat, [[gainazal ozeaniko]]a, [[muga konbergente|subdukzio]] bidez, [[gainazal kontinental]]aren azpian, okertasun txiki batekin sartzen denean gertatzen da, [[litosfera]]ren apurtzea eta fosa baten eraketa sortzen duena.
 
Ozeano hondoan ez dago fotosintesia egiten duen landaredirik, hau da, ez dago alga berderik. Toki hau, neurri handi batean, gainazaletik erortzen dien [[detritu (argipena)|detrituen]]en mende dago, [[tximinia hidrotermal]]ak aurkitzen diren tokiak izan ezik, sumendi energiaren mende daudenak, non, lehen produkzioa, [[kimiosintesi]]aren mende dagoen, bakterioek egiten dutena, substratuetan aurkitzen direnak, edo bertan aurkitzen diren bizidunek egina ([[pogonoforosiboglinidae|pogonoforoen]]en brankien kasuan bezala).
 
Itsasondoaren geografiaren toki morfologiko honek, ozeanoen azalera osoaren %70a hartzen du.