Artistona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 12 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q262739 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Artistona''' ([[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 535]] inguruan-?), [[Persia]]ko erregina izan zen [[Dario I.a]] persiar erregearekin ezkondu zenean.
 
== Testuinguru historikoa ==
Artistona [[Ziro Handia|Ziro II.a]] errege persiarraren alaba zen. Ziro II.aren seme eta oinordeko zen [[Kanbises II.a]] semerik gabe hil zenean, errege familiako adar berri bat, akemenidarra, boterera iritsi zen Dario I.aren eskutik. Boterea bereganatzeko, Dariok, beste sei lagunekin batera, denbora batez boterea usurpatu zuen [[Gaumata]] aztia hil zuen.
 
Tronua aldarrikatzeko bere eskubideak indartzeko, Dario Artistonarekin ezkondu zen, oraindik harreman sexualik izan gabekoarekin (antzerako ezkontzak egin zituen Kanbisesen arrebaordea zen [[Atosa]]rekin eta haren ilobarekin). Honek, Artistona, [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 535]] inguruan jaio zela iradokitzen du.
 
== Darioren gogokoena ==
12. lerroa:
[[Persepoliseko Gotorlekuko Taulatxoak|Persepolisen aurkitutako taulatxoengatik]] dakigu ''Irtašduna'' zela bere izena antzinako [[persiera]]n. Bi aldiz aipatua da ''dukšiš'' edo printzesa bezala. Testu hauengatik dakigu, ondasun handiak jasotzen zituela eta bere senarragandik independentea balitz bezala jokatzen zuela. Adibidez, berak pertsonalki ematen zituen bere domeinu propioetako persiar ofizialen hornikuntzarako aginduak, Mirandu, Kuknaka eta Matannan herrietan. Bere zigilu ofizialak, errege bat animalia basati baten aurka borrokan adierazten zuen.
 
[[K. a. 506500ko hamarkada|K. a. 506an]]an oraindik bizirik jarraitzen zuen. Hau ebatzi daiteke, ''Irtašduna'' ''dukšiš''ak, Darioren ofizial ekonomikoa zen [[Farnazes]]en aldetik, opari bezala, ehun ardi jaso zituela azaltzen duen beste taulatxo batetik.
 
Artistonak, hiru seme-alaba behintzat izan zituen:
 
* [[Arsames]] printzea, [[nubiarnubia]]r eta [[arabiar]]ren buru izan zena persiarrek [[K. a. 480]]an [[Grezia]]ra eginiko espedizioan (Bigarren [[Mediar Gerrak|Mediar Gerra]]), bere anaiorde [[Xerxes I.a Persiakoa|Xerxes I.a]] armada osoaren buru zelarik.
* [[Gobrias (Darioren semea)|Gobrias]] printzea, [[Kapadozia]]ko zenbait triburen buru izan zena espedizio berean.
* [[Artozostra]] printzesa, aurrerago, [[Mardonio]] jeneralarekin ezkonduko zena, kanpaina berean, bigarren agintaria zena.