Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
37. lerroa:
[[Fitxategi:Richard Löwenhez, Salbung zum König.jpg|thumb|left|Rikardo I.aren koroaketa [[Westminster abadia]]n, [[XIII. mendea|XIII. mendeko]] kronika.]]
 
Hamaika urte zituela jaso zuen amarengandik Akitaniako duke titulua. Aitak semeen artean banandu zituen bere menpeko lurraldeak. Rikardori [[PoitoukoPoitiersko konderria|Poitou]], [[Périgord]], [[Limousin]] eta [[Gaskoinia|Gaskonia]] egokitu zitzaizkion. Ondorengo urteetan eraso latzak bideratu zituen duke ingelesak [[Lapurdiko bizkonderria|Lapurdiko bizkondearen]] aurka (1177an bereizi zuen [[Baiona|Baionako hiria]] gainerako Lapurditik eta 1193an geratu ziren Lapurdiko lurrak Akitaniako dukearen mendean. [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako koroaren]] esku geratu ziren, ordea, ordura arte Lapurdiri loturik egonak ziren [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko lurraldeak]]).
 
[[1173]]-[[1174]] urteetan aitaren aurka egin zuen, anaiekin batean, eta aitak menderatu zuen Akitaniako lurretan. Barkatu zion aitak eta duke gisa iraun zuen. 1175ean [[Erramun V.a Tolosakoa|Erramun V.a]] [[Okzitania|Okzitaniako]] [[Tolosako konderria|Tolosako kondea]] menderatu zuen. 1183an berriro zapaldu zuen akitaniarrek haren kontra bideraturiko matxinada bat, eta haren ondoren Frantziako Filipe II.a Augustorekin aliatu zen aitaren eta anaien aurka.
43. lerroa:
[[1184]]an Henrike anaia zaharrena hilda, Rikardo oinordeko bihurtu zen. Aitak zalantzak izan zituen izendapen hori berresterakoan, eta Rikardok [[Filipe II.a Frantziakoa]]rekin bat egin zuen. [[1189]]ko [[uztailaren 4]]an hitzartu zen bakea, non Rikardoren oinordekotza onartu zen. [[1189]]an hil zen aita, eta Rikardok 1189ko [[irailaren 3]]an eskuratu zuen Ingalaterrako koroa. Edonola ere, apenas egongo zen lurralde hartan. Hori bai, Ingalaterra interesgarri zitzaion errege baten prestigioa eta sona ematen ziolako eta gainera zerga ugari jaso zitzakeelako<ref name="guru"></ref>.
 
[[1190]]ean [[Filipe II.a Frantziakoa]]rekin [[Hirugarren Gurutzada|gurutzada]] egitera joan zen, boterea [[Leonor Akitaniakoa]] amaren esku utzita. Ekialdean, [[Zipre]] eta [[Akre (Israel)|Akre]] hartu zizkion [[Saladin]]i. [[1191]]ko [[maiatzaren 6]]an, Zipreko [[Limasol]] hirian, [[Berengaria Nafarroakoa]]rekin ezkondu zen. Denbora luzez uste izan da Leonor Akitaniakoak bultzatu zuela ezkontza hori baina orain badakigu 1185 eta 1189 bitartean Rikardok eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakintsuaren]] artean erabaki zutela,<ref>http://berengueladenavarra.blogspot.com.es/2010/03/ricardo-corazon-de-leon-y-el-retablo-de.html</ref> hala ingelesen menpe zegoen Akitaniaren hegoaldea babestuta geratzeaz gain bere etsai Frantziari presioa egin ahalko zion<ref name="guru"></ref>. Une horretan Rikardok 34 urte zituen, Berengariak berriz 21 eta 26 urte artean egon behar zuen. Nolanahi ere, historialari batzuen arabera, Rikardo [[homosexualhomosexualitate|homosexuala]]a zen, [[sodomia]]ko bekatua egotzi baitzitzaion.
 
[[Fitxategi:Richard coeurdelion g.jpg|thumb|right|Rikardo Lehoi Bihotza [[XII. mendea|XII. mendeko]] kodex baten arabera.]]
51. lerroa:
[[1194]]an lortu zuen Ingalaterrara itzultzea eta, gobernua [[Hubert Walter]] [[Canterbury]]ko artzapezpikuaren eskuetan utzirik, anaiari barkamena eman eta [[Normandia]] aldera igaro zen, [[Filipe II.a Frantziakoa|Filipe II.a Augusto Frantziakoak]] kenduriko lurrak berreskuratzeko asmoz. Okzitaniako [[Limousin]] aldeko [[Châlus]]ko gazteluaren setioan hil zen [[1199]]an. Hilzorian zegoelarik, Ingalaterran ez baino Frantziako [[Fontevraud-l'Abbaye|Fontevraud]] abade etxean ehortz zezaten agindu zuen, bere aita - eta urte batzuk geroago bere ama - bezalaxe. Honek bere eta arbasoen benetako jatorria Frantzian zegoela sentitzen zuela esan nahi zuen<ref name="guru"></ref>.
 
Politika eta zaldun egitekoetan nabarmendu zen Rikardo Lehoi Bihotza, harreman onak izan zituen [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakituna]] eta [[Antso VII.a AzkarraNafarroakoa|Antso VII.a Azkarra]] [[Nafarroako ErreinuaErresuma|Nafarroako erregeekin]] eta herriaren aurrean ospe handia izan zuen bizi zela, [[Palestina]]n lorturiko garaipenen oroimenez. Poesia lirikoa zuen gogoko eta trobadoreek heroi bihurtu zuten berehala. Ez zuen seme-alabarik izan, eta haren ondorengo [[Bretainiako dukerria|Bretainiako duke]] zen hamabi urteko iloba [[Arturo Bretainiakoa|Arturok]] izan behar zuen, baina [[Joan Lurgabea]]k Arturo preso hartu eta kartzelatu zuen, [[1203]]an hil zelarik aski zirkunstantzia ilunetan. Joan izan zen, azkenik, Ingalaterrako errege.
 
== Zinema ==