1970eko Urdulizko tren istripua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
== Istripua ==
Istripua udako egun eguzkitsu eta sargori batean gertatu zen. [[Plentziako geltokia|Plentziako geltokitik]] Bilborako norantzan zetorren trenak dozenaka lagun zeramatzan, batipat eguna hondartzan pasatzetik zetozenak. Arratsaldeko 19:30etan, [[Urdulizko geltokia|Urdulizko geltokiko]] nagusiak Plentziako norantzan zihoan bidaiari gabeko tren bati argi berdea eman zion, eta [[Barrika (herria)|Barrikako]]ko udalerrian bi norantzetan zetozen bi trenek talka egin zuten. Trenek 45 kilometro orduko abiaduran egin zuten topo, eta trenbidearen trazadura kurboa zela eta gidariak ez ziren konturatu trenbide beretik zetozela. Kolpea oso gogorra izan zen.
 
Istripua gertatu eta berehala ehundaka pertsona joan ziren istripua gertatu zen gunera, zaurituak trenen arrastoetatik ateratzera. Zaurituak [[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko Ospitalera]] eraman zituzten, eta herritar askok odola eman zuten, zaurituei lagundu ahal izateko. [[Bilbo]] eta [[Plentzia]] arteko trenen ohiko bidaiak ez ziren hurrengo egunera arte berrezarri, suhiltzaileek bi trenak trenbidetik kendu zituzten arte, alegia.
 
Hildakoen omenezko hileta elizkizuna [[Derioko hilerria]]n ospatu zen, eta bertan milaka pertsonek hartu zuten parte.