Amaia Zubiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
| ezizena =
| jaiotza data = [[1947]]
| jaiotza hiria = [[Zubieta (argipena)|Zubieta]], [[Donostia]]</br>[[Gipuzkoa]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data =
13. lerroa:
}}
 
'''Amaia Zubiria''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1947]]) [[euskalduna|euskal]] [[abeslari]]a da. [[Euskal AbestigintzaKantagintza Berria|Euskal Abestigintza Berriak]]k emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena. [[Haizea taldea|Haizea]] talde aitzindariko kantariak, 30 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu. Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat filmetan eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea.
 
Neskatoa zen ezkeroztik abestigintzarako giroa eta zaletasuna ezagutu zituen, batez ere amaren aldetik. Gazte-gaztetatik hainbat txapelketatan parte hartu zuen, baina bere ezkontza goiztiarrak jendaurreko agerpen eta grabazioetatik at utzi zuen aldi baterako. [[Txomin Artola]]rekin hiru disko argitaratu zituen, [[Pascal Gaigne]]rekin ere beste hiru, horien artean [[1985]]an ''Egun argi hartan'' izenburukoa. Bakarrean hamabi disko argitaratu ditu. Zubiriaren abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna, galera, malenkonia, herrimina, transzendentziaren bilaketa eta gai herrikoiak.
23. lerroa:
Oso gazte ezkondu zen, 19 urterekin, eta 25 urterekin hiru seme-alaba zituen. Hala eta guztiz ere, sekula ez zuen alde batera utzi kanturako grina. [[Txomin Artola]] ezagutu zuen 70eko hamarkadaren erdialdean; biek maite zuten Walt Whitman poeta estatubatuarra, eta Artolak proposatu zion Haizea taldean kantari gisa jardutea. Haizeak ezagutarazi zuen Amaia Zubiriaren ahots garden eta sentikorra. Ordu arte Hego Euskal Herrian entzun ez zen emakume kantaera zen hura, eta entzuleak txunditu egin zituen. Esan daiteke, zalantzarik gabe, Amaia Zubiriaren ahotsa izan zela Haizearen arrakastaren gakoetako bat.
 
Haizearekin zuzeneko hamaika emanaldi eta bi disko grabatu ondoren —''[[Haizea (diskoa)|Haizea]]'' ([[Herri Gogoa]], 1976) eta ''[[Hontz gaua]]'' ([[Xoxoa]], 1979)—, Frantziara eta ondoren Iparraldera jo zuen, eta hainbat jazz musikarirekin hasi zen lanean. Horrela ezagutu zuen Pascal Gaigne (Tolosa, Okzitania) gitarrista eta musikagilea. Harekin lanean hasi zen 1983ko udan, eta bikote artistikoa osatu zuten hainbat urtetan. Tartean, Etxahun eta Etxahun diskoan ([[IZ]], 1980) parte hartu zuen, [[Imanol Larzabal|Imanol]], [[Niko Etxart]] eta [[Beñat Axiari]]rekin batera. Disko horretan [[Pierre Topet|Etxahun Barkoxe]] eta [[Pierre Bordazarre|Etxahun-Iruri]]-ren piezarik esanguratsuenen berrirakurketa egin zuten.
 
Zubiria-Gaigne bikoteak egindako lanak bi zutabe ditu: alde batetik, herri musikaren inguruan kaleratutako diskoak, eta, bestetik, zinemarako egindako musika. [[Egun argi hartan]] ([[Elkar]], 1985) izena hartu zuen bikotearen lehen diskoak. Herri kantak, gitarra jostagarriak eta ahots sakonak: hori izan daiteke diskoaren laburpenik egokiena. Diskoan nabaria da, ordea, Pascal Gaigneren konposizio eta moldaketen itzala. Hurrengo urtean [[Kolorez eta ametsez]] (Elkar, 1986) kaleratu zuten. Aurrekoaren akustikotasun biluzi bera jorratzen zuen.