Erdialdea (Arrasate): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
[[Fitxategi:Arrasateko erdialdea.jpg|right|thumb|250px|Arrasateko erdialdea, Santa Barbara parketik ikusita]]
'''Erdialdea''' [[Arrasate]]ko ([[Gipuzkoa]]) auzoa da, hirigune historikoa osatzen duena. [[Erdi Aroa]]n harresi batek inguratzen zuen udalerria osatzen zuen gune hau, gaur egun ere aztarnak mantentzen dituena. Hiru ate mantentzen dira, besteak beste, gune honetarako sarrera daukatenak: [[Portaloia]] (sarrera nagusia), [[Iturriotz atea]] eta [[Zurgin kantoiko atea]].
 
== Hiribildua ==
Antzina, Arrasateko hiribildua harresi batek inguratzen zuen eta ondorioz gaur egungo Alde Zaharrak oinplano obalatua dauka, [[Erdi Aro]]ko hiribildua baita. Hiribilduaren barnealdera sartzeko bost ate zeuden baina gaur egun horietako hiru kontserbatu dira: [[Portaloia|Portaloiko atea]], [[Zurgin kantoiko atea]], zaharrena, eta [[Iturriotz atea|Kontzesinoko edo Iturriotz atea]]. Hauek gauero itxi eta goizero zabaltzen ziren eta sute kasuan itxi egiten zituzten, bertako biztanleriak sua itzaltzen lagundu zezan.
 
== Kaleak ==