Eugène Grindel Eluard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
(Izengoitia: ''Paul Eluard'') Poeta frantsesa (Saint-Denis, 1895 - Beynac, 1952). Oso gaztetan, erietxe batean sartu behar izan zuen (1912). Lehen Mundu Gerra ezagutu zuen (1914-1918), eta bakea izan zen, harrezkero, bere ametsa: ''Poèmes pour la Paix'' (1918, ''Bakerako poemak''). Gerra bukatu zenean, Aragon, Breton eta Tzara ezagutu zituen, besteak beste, eta, Dada mugimenduan hartu zuen parte; garai hartakoa da ''Les Animaux et leurs hommes'' (1921, ''Animaliak eta beren gizonak''). Handik gutxira, ordea, surrealismora jo zuen (''Mourir pour ne pas mourir'', 1924, ''Ez hiltzeko hil''). Maria Benz ''Nusch'' ezagutu zuenean (1929), bizitza errotik aldatu zuen, eta maitasuna bihurtu zuen bere poesiaren ardatz: ''Capitale de la douleur'' (1926, ''Oinazearen hiriburua''), ''L´amour, la poésie'' (1929, ''Maitasuna, poesia''), ''La vie inmédiate'' (1932, ''Berehalako bizitza''), maitasun eroaren kantak dira. Aldi hura igaro ondoren, gauza sotilenetara itzuli zen, hizkuntza-gardentasunaren bila: ''Les yeux fertiles'' (1936, ''Begi emankorrak''), ''Donner à voir'' (1939, ''Ikustera eman''). 1926an, Alderdi Komunistan sartu zen, baina Aragonekin izandako istiluen ondoren, bota egin zuten (1933). Hala eta guztiz ere, faxismoaren kontrako borrokari eutsi zion (''La Victoire de Guernica'', 1938). Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, erresistentzian sartu eta idazleen nazio-batzordeko buru izan zen: garai hartako poemek gerra dute gai nagusitzat. Gerra bukatu zenean, betiko bake-ametsari heldu zion berriro: ''Poésie ininterrompue'' (1946, ''Etenik gabeko poesia''), ''Le dur désir de durer'' (1946, ''Irauteko desira gogorra''), ''Tout dire'' (1951, ''Dena esan'').
| izena = Paul Eluard
| irudia =
| oina =
| izen osoa = Eugène Grindel Eluard
| ezizena =
| jaiotza data = [[1895]]eko [[abenduaren 14]]a
| jaiotza hiria = [[Saint-Denis (Seine-Saint-Denis)|Saint-Denis]]
| jaiotza herrialdea = [[Frantzia]]
| heriotza data = [[1952]]ko [[azaroaren 18]]a
| heriotza hiria = [[Charenton-le-Pont]]
| heriotza herrialdea = [[Frantzia]]
| bikote kidea =
| sinadura = Signature_Paul_Eluard.svg
}}
'''Eugène Grindel Eluard''' ([[Saint-Denis (Seine-Saint-Denis)|Saint-Denis]], [[1895]]eko [[abenduaren 14]]a - [[Charenton-le-Pont]], [[1952]]ko [[azaroaren 18]]a), izengoitiz '''Paul Eluard''' deitua, [[frantzia]]r poeta izan zen.
 
== Bizitza ==
Oso gaztetan, erietxe batean sartu behar izan zuen ([[1912]]). [[Lehen Mundu Gerra]] ([[1914]]-[[1918]]) ezagutu zuen , eta bakea izan zen, harrezkero, haren ametsa: ''Poèmes pour la Paix'' ([[1918]], «Bakerako poemak»). Gerra bukatu zenean, [[Louis Aragon]], [[André Breton]] eta [[Tristan Tzara]] ezagutu zituen, besteak beste, eta, [[Dadaismo|Dada mugimenduan]] hartu zuen parte; garai hartakoa da ''Les Animaux et leurs hommes'' ([[1921]], «Animaliak eta beren gizonak»). Handik gutxira, ordea, [[surrealismo]]ra jo zuen: ''Mourir pour ne pas mourir'' ([[1924]], «Ez hiltzeko hil»).
 
[[1929]]an Maria Benz ''Nusch'' ezagutu zuenean, bizitza errotik aldatu zuen, eta maitasuna bihurtu zuen bere poesiaren ardatz: ''Capitale de la douleur'' ([[1926]], «Oinazearen hiriburua»), ''L´amour, la poésie'' (1929, «Maitasuna, poesia»), ''La vie inmédiate'' ([[1932]], «Berehalako bizitza»), maitasun eroaren kantak dira. Aldi hura igaro ondoren, gauza sotilenetara itzuli zen, hizkuntza-gardentasunaren bila: ''Les yeux fertiles'' ([[1936]], «Begi emankorrak»), ''Donner à voir'' (1939, «Ikustera eman»).
 
[[1926]]an Alderdi Komunistan sartua zen baina, Aragonekin izandako istiluen ondoren, [[1933]]an bota egin zuten. Hala eta guztiz ere, [[faxismo]]aren kontrako borrokari eutsi zion (''La Victoire de Guernica'', [[1938]]). [[Bigarren Mundu Gerra]] heldu zenean, erresistentzian sartu eta idazleen nazio-batzordeko buru izan zen; garai hartako poemek gerra dute gai nagusitzat. Gerra bukatu zenean, betiko bake-ametsari heldu zion berriro: ''Poésie ininterrompue'' ([[1946]], «Etenik gabeko poesia»), ''Le dur désir de durer'' (1946, «Irauteko desira gogorra»), ''Tout dire'' ([[1951]], «Dena esan»).
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://ekarriak.armiarma.eus/?i=581 Euskarari ekarriak: Paul Eluard] Ekarriak.armiarma.eus
 
{{bizialdia|1895eko|1952ko|Eluard, Paul}}
[[Kategoria:Frantziako poetak]]
[[Kategoria:Frantsesezko idazleak]]
[[Kategoria:Frantziako Erresistentziaren kideak]]