Judu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
65. lerroa:
XIII. mendearen bukaeran hasi zen juduen aurkako joera zabaltzen, eta 1328an hasi zen Nafarroan juduen aurkako esetsaldia (Pedro Ollogoien fraide frantziskotarra izan zen sarraskiaren gidaria); 1333an zuzendu zen egoera, Evreuxko etxeko erregeen etorrerarekin. XV. mendean areagotu zen juduen aurkako sentimendua, eta kanporatzeko agindua eman zuten azkenean Gaztelako eta Aragoiko [[Errege-erregina Katoliko]]ek 1492an. Judu askok Tutera eta Nafarroako beste leku batzuetara jo zuten orduan. 1498an beste hainbeste egin zuen Katalina I.a Nafarroako erreginak, baina kanporatzea ez zen erabatekoa izan 1512an Gaztelako armadak Nafarroaz jabetu zen arte. Zapalkuntza neurri latzak hartu zituen Inkisizioak XVI. mendetik aurrera juduen aurka. Portugaldik, Espainiatik eta Hego Euskal Herritik egotzitako judu batzuk Baionan eta Ipar Euskal Herriko beste hiri batzuetan (Bidaxune, Bastida) kokatu ziren XVI. mendetik aurrera. Hasierako urteak zailak izan ziren arren, Baionako hiriak bertan gelditzeko aukera eskaini zien, eta arian-arian gaztelania (eta portugesa) hizkuntza zuen judu-talde indartsu bat osatu zen Saint-Esprit hirian, gero Baionako hiriaren auzo izan zenean.
 
== Juduak Al Andalusen ==
 
Juduek, hasieran [[Al Andalus]]en, tratu ona jaso zuten [[islamiar]] konkistatzaileengandik, eta laguntzaile izan ziren [[gerra]]n eta gobernuan. Baina haiek ere harrapatu zituen [[almohade]]en [[integrismo]]rako joerak: askok jo behar izan zuten, [[Maimónides]]ek bezala, erbestera, heriotzaren edo konbertsioaren dilemari ihes egiteko. [[Diaspora]] horrekin dago lotuta kristau lurraldeetan lehenengo [[aljamak agertu izana: [[Tutera]]koa Nafarroan (1170), Zaragozakoa bost urte geroago, eta [[Zorita de los Canes]]ekoa, Gaztelan. Haiek ez ziren izan juduen lehen taldeak; askoz ere lehenago ere baziren, baina une hartan onarpen [[juridiko]]a lortu zuten, antolatutako komunitate gisa.
Hainbat datuk adierazten dutenez, bizikidetza elkarren arteko [[begirunean oinarritzen zen askotan. Baina judu askok erregeak eta [[jauntxo]]ak zerbitzatzen zituzten, errentak bilduz, eta gainera, legezko lukurreria baliatzen zuten (astean %12koa baimentzen zuen [[Cuenca]]ko [[foru]]ak). Hori dela eta, juduen aurkako gorrotoa eta irainak sortu ziren, eta haiekiko prebentziozko jarrera, ez soilik erlijio-arrazoiengatik.
 
A. Domínguez Ortiz, "Espainia. Hiru milurtekotako historia", 2000
== Historia ==
{{sakontzeko|Herri judua Erdi Aroan}}