Lope Enekoitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Eneko Lopez]] lehendabiziko jaunaren eta Toda Fortunezen semea izan zen. Gaztea zenean, Iruñeko Gortean izan zen eta 1063an [[Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak|erregearen koparia]] zen. Gero ezkutaria eta mariskala ere izan zen. Bitartean hainbat tenentzia izan zituen: Laturce mendiko San Prudentzioko monasterioan agertu zen agiri batean 1063an [[Naiara]]ko tenentea izan zen eta [[Valvanerako monasterioanmonasterioa]]n agertu zen beste batean 1074an [[Alberite]]rena.
 
[[Fortun Eneko (XI. mendea)|Fortun Eneko]] eta Gartzea Eneko bere anaiek, [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a Gartzez]] erail zutenean, [[Antso V.a Ramirez]]en alde egin zuten eta Gortean zenbait kargu izan zituen.<ref>[[#Balp|Balparda de las Herrerías 182]]</ref> Lopek, berriz, aitarekin batera, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]ren alde egin zuen eta honek Bizkaia, [[Araba]], [[Gipuzkoa]]ren zati bat eta [[Errioxa]] konkistatu zituenean, bere [[tenentzia]]k mantendu zituzten.<ref>{{Erreferentzia|abizena =Pescador Medrano|izena= Aitor|izenburua = Tenentes y tenencias del Reino de Pamplona en Álava, Vizcaya, Guipúzcoa, La Rioja y Castilla (1004-1076)| urtea = 1999|aldizkaria = Vasconia: Cuadernos de historia-geografía| alea = 29| orrialdea = 107-144|issn = 1136-6834|url = http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas29/29107144.pdf}}</ref> Bizkaiko lehenengo jauna laster hil eta Lope Enekok, [[Gartzea Ordoñez]] gaztelar noblearen mesedetan<ref name= Martin>{{Erreferentzia| abizena = Martín Duque|izena= Ángel J.| izenburua = Vasconia en la alta edad media: somera aproximación histórica| urtea = 2002| aldizkaria = Príncipe de Viana| alea = 227| issn= 0232-8472| orrialdea= 898|url = http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=497678}}</ref><ref>{{Erreferentzia |abizena=Baury|izena=Ghislain|izenburua =Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322 |urtea=2011|aldizkaria=Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales |argitaletxea= Oviedoko Unibertsitatea | alea=6|orrialdea=53-72|issn= 1886-1121|url=http://www.unioviedo.es/reunido/index.php/TSP/article/view/9468/9281}}</ref>, Naiarako gobernua galdu eta ordainez [[Arabako konderria|Araba]] (1081)<ref>[[#Balp|Balparda de las Herrerías 257-258]]</ref> eta [[Gipuzkoa]]ko (1082)<ref>[[#Balp|Balparda de las Herrerías 257-258]]</ref> eskubideak irabazi zituen. Durangaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Hartatik aurrera, Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izan ziren. Hala ere, 1076an gaztelar erregeak Naiarako [[hiri-gutun]]a zin zuenean Lope eta [[Diego Alvarez Okakoa]]rekin batera.
34. lerroa:
Epeka-epeka, gero eta botere gehiago lortu zuen gaztelar gortean, 1089an Alfontso VI.ak [[konde]] izendatu zuen. Jada Erresumako titulurik gorenera zuen eta ''Comite domno Lope Bizcaie'' (Bizkaiko konde On Lope) sinatzen zuen, gaztelar izendapena erabiliz. 1091n, berak hala eskatuta, Alfonso VI.ak [[Astigarribia]]ko San Andres monasterioa San Millango monasterioari eman zion.
 
Lopek Alfontsorekin batera hartu zuen parte [[errekonkista]]n. Ziur asko, 1085ean [[Toledo]]ko konkistan izan zen. Hurrengo urtean, arabar gudarosteek [[Sagrajasko gudua]]n parte hartu zuten, kondeak zuzenduak. 1092ko udaberrian Gartzea Ordoñezekin batera Errioxa defendatu zuen [[Cid Campeador]] mertzenarioaren aurka.
 
== Ezkontza eta seme alabak ==