Eleberri beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{commonskat}} +)
No edit summary
2. lerroa:
 
Aurrekariak baditu ere, ''beltza'' terminoa [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean zabaldu zen, [[Hollywood]]en [[zinema beltza]] gogoan, batik bat zenbait idazle estatubatuarren lanak sailkatzeko, hala nola [[James M. Cain]], [[Cornell Woolrich]], [[Dorothy B. Hughes]], [[Jim Thompson]], [[David Goodis]], [[Gil Brewer]], [[Charles Williams]], edo [[Elmore Leonard]]. [[Frantzia]]n sortu zen beltz delako label hau, non [[Gallimard]] argitaletxeak, [[1945]]ean, Série noire (Sail beltza) izeneko bilduma plazaratu baitzuen, gehienbat [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] hardboiled delakoaren itzulpenak.
 
== Nobela beltza eta kritika soziala ==
=== Sorrera ===
[[AEB]]etako burtsek 1929an bat-batean jasan zuten gainbeherak —''[[crash]]''a— eta lege lehorrari lotutako krimen antolatu eta mafien gorabeherek eragina izan zuten hango gizartean. Egoera hartan, momentu egokia aurkitu zuen genero beltzak, orduko miseria, frustrazio eta depresioaren artean, gizartean azaleratzeko. Gainera, [[kale]]an eta kalerako sortu zen<ref name=aa>Ander Perez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1959/040/001/2015-01-18/bizitza_bera_bezain_beltza.htm «BIZITZA BERA BEZAIN BELTZA»], ''Berria'', 2015-01-18</ref>.
 
[[Erresuma Batua]]n sortutako [[polizia]] nobelen generoari ikuspuntu aldaketa nabarmena gehitu zion [[AEB]]etako genero beltzak. Aristokrata handien jauregi viktoriarretako gertaerak kontatzetik kaleko pobrezia eta bertako egoera azaltzearekin batera, helburua ere aldatu zuen. Hilketa argitzeko polizia ikerketa, bigarren mailara igaro zen eta horrela [[krimen]]a aitzakia bihurtu zen, horren atzean zeuden [[gizarte]] arazoak eta jatorri sakonak nabarmen aztertzeko. Kalea aztertzearekin, generoa [[kritika sozial]]a egiten hasi zen<ref name=aa></ref>.
 
Hasierako autore asko, [[Dashiell Hammett]], [[Raymond Chandler]] edo beste zenbait, ezkertiarrak ziren. Ideologizazio horren ondorioz, [[komunismo]]aren aurkako borrokan, [[Joseph McCarthy]] senatariak epaitegira eraman zuen [[Dashiell Hammett]]. Preso zeuden militante komunistak laguntzeko komite bateko partaide izatea leporatu zioten. Masen artean asko zabaltzeak, masa kulturaren produktu moduan kontsumitzea ekarri du eta horrek balioa kendu dio genero beltzari. Ondorioz, genero txikitzat eta maila baxukotzat hartu izan ohi da<ref name=aa></ref>.
 
[[2007]]an hasitako krisi ekonomikoak berriro berpiztu du nobela beltza eta kritika soziala. Esaterako, [[Petros Markaris]] idazle greziarra bere herrialdeko egoera larria kontatu du azken nobela beltzetan<ref name=aa></ref>.
 
[[Euskal Herria]]n, [[Itxaro Borda]] da generoari lotu eta nobela beltz gehien idatzi dituen idazleetako bat<ref name=aa></ref>.
 
== Nobela beltza Euskal Herrian ==
[[Jose Antonio Loidi]] ''Bizkarrondo''ren ''[[Amabost egun Urgainen]]'' nobela ([[1955]]) da [[euskara]]zko genero beltzeko lehen lana. Ondoren etorri zen [[Mariano Izeta]]ren ''[[Dirua galgarri]]'', eta [[Gotzon Garate]] nahiz [[Xabier Gereño]]ren lanak geroago<ref name=aa></ref>.
 
Tarte baten ondoren, erreskadan, gaur egun euskarazko nobela beltzaren ikur diren idazle taldea etorri da: [[Anjel Lertxundi]], [[Itxaro Borda]], [[Jon Alonso]], [[Jon Arretxe]], [[Aingeru Epaltza]] eta, beranduago, [[Alberto Ladron Arana]] eta [[Iñaki Irasizabal]]. Denek euskal gizartean sinesgarria ez den detektibaren figura sartu dute. [[Jon Arretxe]]k bere nobela beltzetarako aukeratutako lekua [[Bilbo]]ko [[San Frantzisko]] auzoa da eta [[euskal literatura]]n gehienbat detektibeak sortu dira, oraindik ez delako ausartzen poliziak sortzera<ref name=aa></ref>.
 
== Nobela motak ==