Francisco I. Madero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Francisco I. Madero lotu du, Wikidataren arabera.
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Francisco I Madero.jpg|thumb|alt=|Francisco Ignacio Madero]]
'''Francisco Ignacio Madero González''' ([[Parras]], 1873 - [[Mexiko Hiria]], 1913) [[Mexiko]]ko politikaria zen. Europan egin zituen ikasketak, eta horiek amaitu ondoren Mexikora itzuli zen. 1908an liburu bat argitaratu zuen (''La Sucesión Presidencial en 1910''), gobernuak debekatu egin zuena. [[Porfirio Díaz]] diktadoreak atxilotu zuen, 1910eko hauteskundeak igaro arte. Hauteskundeak Díazek irabazi zituen. Maderok Estatu Batuetara ihes egin, eta Mexikon matxinada antolatu zuen. Ia Mexiko osoa matxinatu zen Porfirio Díazen kontra. 1911ko otsailean, Mexikon sartu eta [[Ciudad Juarez]] hartu zuen, Díaz lehendakaritza uztera behartuz. Hauteskundeen ondoren, lehendakari izendatu zuten (1911ko azaroa). Politikarako eta gizarte-arazoetarako zuen ikuspegi mugatuaren ondorioz, larrialdi asko igaro zituen, Zapataren Plan de Ayala delakoa eta Orozcoren eta Félix Díazen matxinadak, besteak beste. [[Victoriano Huerta]]k eman zuen estatu-kolpeak aginpidetik kendu zuen (1913ko otsaila), eta fusilaturik hil zen.
 
== San Luis de Potosí plana ==
 
Boterea lortzeko, laguntasunaren bila, hona hemen zer idatzi zuen:
 
"Erkideok: armak hartzera eta Porfirio Díaz jenaralaren gobernua eraistera deitzen badizuet, ez da azken hauteskundeetan egin zuen atentatuagatik bakarrik ezpada haren diktadurapean herriak izango duen etorkizun ilunetik ateratzeko, oligarkia zientifiko higuingarria, kezka barik eta arrapaladan, baliabide nazionalak jaten ari baita; eta agintean jarraitzen uzten badiegu, laster herrialdea lotsagarri eta doilorturik izango dute; aberastasun guztiak zurrupatu eta miseria gorrian utziko dute."
 
S. Herzog, "Breve historia de la Revolución Mexicana". México,1960.
 
== Erreferentziak ==