Gontzal Mendibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
1974an, 18 urte zituela, oholtzara atera zen lehenbiziko aldiz Gontzal Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1956). Gitarra, txistua eta soinua jotzen zituen ordurako, eta elizako koruan abesten zuen. Kantari moduan bere ibilbideko lehen urratsak Xabier Castillo Miota Xeberri durangarrarekin egin zituen, eta batik bat abertzaletasunari kantatzen zioten, eta herri mugimenduari; izan ere, euskal kantagintza berriarekin identifikatzen zuten beren burua.
 
Giro horretan, beren lehen diskoa argitaratu zuten 1976an, [[Zaurietatik dario]] ([[IZ]]) izenekoa. «Kapitalismoak dakarren / katai ta zapalketa / izan dadila guretzat / indar askatzailea» eta halako letrak zituen lehen disko hark. "Kapitalismoak" abestia Jesus Mari Markiegik idatzia bazen ere, kantu gehienak [[Bittor KapanagarenaKapanaga]]krenak ziren. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, Jose Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.
 
Bakarkako lehen diskoa 1978an argitaratu zuen Gontzal Mendibilek: [[Argitze garaian egunsentiari agur]] (IZ). [[Jon Lopategi]], [[Bittor Kapanaga]], [[Telesforo Monzon]] eta [[Bertolt BrechtenBrecht]]en hitzez gain, berak idatziriko lau bat abesti kantatzen zituen bakarkako diskoan Mendibilek. Musikari taldea ere lehen diskotik oso bestelakoa zen: Karlos Laporta Segarra, Begoña Agirre, Aingeru Bergizes eta Karmelo Sarrionandia izan zituen lagun.
 
1983an argitaratu zuen bakarkako bigarren diskoa: [[Hasperen itun]] izenekoa (Elkar). Berriro, berak idatzitako abestiez gain, [[Jesus Etxezarraga]] eta Bittor Kapanagarenak daude, baina, batez ere, [[Mikel Zarate]] poetaren hitzak musikatu zituen disko horretan; musika Mendibilek berak jarri zuen ia denetan. Eta interpreteak ere aldatu egiten dira, hurrengoetan lagun izango dituen zenbait musikarik parte hartu baitzuten diskoan: Karla Ardanza, Fran Rubio, Eduardo Basterra eta Pako Diaz ([[Akelarre]]), besteak beste.
39. lerroa:
2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hildakoen oroimenez, [[Memorian]] diskotik zenbait kantu aukeratu eta gaztelaniaz grabatu zituen, [[Lágrimas al viento]] diskoan (Keinu) argitaratzeko. Urte berean, kantautore izaera berreskuratzeko asmoarekin, [[Zuri so]] (Keinu, 2004) kaleratu zuen, tartean hainbat poeta garaikideren letrak musikatuz, [[Jose Luis Padron]], [[Igor Estankona]] eta [[Kirmen Uriberena]]k, esate baterako. Eta hurrengo urtean [[Zuri so: zuzenean]] diskoa etorri zen (Keinu).
 
2005ean atzera begira jarri zen, 30 urteko ibilbideari errepasoa emateko: [[30 urte]] (Keinu). Bere ibilbidea bilduko zuen disko hura hiru ataletan bereizi zuen. "Oroitzapenezkoak" izenekoan, "Kapitalismoak", "Laster-laster", "[[Bagare]]", "Agur Euskalerriari", "Memorian", "Merezi ote" eta "Herria maitatzeko" kantuak bildu zituen; maitasunezko kantuen atalean, "Hator hator", "Zu zeu ta ni", "Sari bage", "Ene maitea", "Amorez eria" eta "Nigan zaitudanean" kantuak daude; hirugarren atalak ere "Oroitzapenezkoak" izena du, eta "Ez zara aske", "Santutxuko aldapan", "Oi Eguberri", "Muxuz muxu" eta "Abandoko geltokian" kantuak jasotzen ditu, besteak beste.
 
Gontzal Mendibilek gaur arte atera duen azken diskoa ere tematikoa da, Aita Arruperi eskainirikoa hain zuzen ere: [[Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio]] (Keinu, 2007). Euskaraz, gaztelaniaz, japonieraz eta ingelesez abestua, Louis Armstrongen "What a wonderful world" abestia eta Haendel, Verdi eta Bachen konposizioak dakartza. 90 aktorek parte hartu zuten Bilboko Euskalduna jauregian taularatutako ikuskizunean. Bi diskok eta DVD batek jasotzen dute haren testigantza.