Bahrain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa:
[[1971]]n, burujabetasuna aldarrikatu ondoren, konstituzio bat onartu zen 1973an, [[emir]]raren ahalak murrizten zituena (besteak beste, Nazio Biltzarra sortzea proposatzen zuen), baina indar gabe utzi zen handik bi urtera. Gaur egun [[ezkerra|ezkerreko]] talde eta talde [[islamiar fundamentalista]] askok ezkutuan dihardute; [[1994]]az gero, gorabeherak eragiten dituzte xiitek, tarteka, Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatuz. Oro har, Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan, eta [[1991ko Persiar golkoko gerra]]n, esaterako, [[Estatu Batu]]ek antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen. 2002an udal-hauteskundeak egin ziren eta 2004an, berriz, legebiltzarrerako hauteskundeak.
 
[[2014]]ko [[abenduaren 6]]an jakin zenez, [[Erresuma Batua]]k base militar bat jarriko zuen Bahrainen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1953/024/436390/2014-12-07/erresuma_batuaren_base_militar_bat_bahrainen.htm «Erresuma Batuaren base militar bat, Bahrainen»], ''Berria'', 2014-12-07</ref>. [[Abenduaren 26]]an, milaka pertsonek Bahraingo lehen ministroaren dimisioa eskatu zuten<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5401940/015/006/2014-12-27/milaka_lagunek_bahraingo_lehen_ministroaren_dimisioa_eskatu_dute.htm «Milaka lagunek Bahraingo lehen ministroaren dimisioa eskatu dute»], ''Berria'', 2014-12-27</ref>.
 
== Ekonomia ==