Balkanak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
76. lerroa:
 
Talde nagusien arteko orekak eta gerra hotzak itxuratu dute Balkanetako penintsulako banaketa politikoa XX. mendearen bukaera arte: Grezia eta Turkia NATO erakundeko partaide ziren, Bulgaria Varsoviako Hitzarmenekoen artekoa zen, Jugoslavia bi blokeen erdian zegoen, eta, 1977 arte, Txina aldera lerratu zen Albania bere aldetik. Balkanetako herrietako antolamendu politikoa arras aldatu zen 1990etik aurrera. 1991. urtean Esloveniak eta Kroaziak independentzia eskuratu zuten, aurreko Jugoslaviatik bereizita eta gerra latzen ondorioz, Kroaziaren eta Serbiaren artean batez ere. Urte berean, Mazedoniak aldarrikatu zuen burujabetzak Greziak ez zuen onartu, baina, azkenik, Mazedonia ere estatu bihurtu zen. 1992ko martxoan, Bosnia Herzegovinak independentziaren aldeko hautua egin zuen, Bosnia eta Montenegroko errepubliketatik banatzeko epea luzatu duen arren. Eslovenia, Kroazia, Bosnia eta Herzegovina, Mazedonia, Serbia eta Montenegroz gainera, Kosovo lurralde albaniarra Albaniari begira jarri zen, eta Serbiaren aurkako gerra baten ondoren (Kosovoko Gerra, 1996-1999) independentzia aldarrikatu zuen 2008an.
 
[[2014]]ko [[abenduaren 4]]an, armamentuaren inguruko kontrola berreskuratu zuten Balkanetako herriek<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5401800/013/006/2014-12-05/armamentuaren_gaineko_kontrola_bereganatu_dute_balkanetako_herriek.htm «Armamentuaren gaineko kontrola bereganatu dute Balkanetako herriek»], ''Berria'', 2014-12-05</ref>.
 
== Erreferentziak ==