Ibarretxe Plana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
74. lerroa:
E) [[Confebask]] Euskadiko enpresarien elkarteko lehendakaria, [[Roman Knörr]]. Baita Arabako enpresarien [[SEA]] elkartea aurka jarri zen. Enpresari ezagun batzuk besteak beste [[Iñigo Oriol]], [[Iberdrola]]ko lehendakariak gogor egin zuen Planaren kontra kritikak eginez. Arrazoi ekonomikoak argudiatzen zituzten Planaren kontrako jarrera izateko. Baita ere gizartearen zatiketa eta instituzioen arteko borrokek ekarriko luketen hondamendia aipatu zituzten. Bestalde Gipuzkoako enpresarien elkartea ([[ADEGI]]) eta Bizkaikoa ([[CEBEC]]) ez zuten Ibarretxe Planaren aldeko edo aurkako jarrera erakutsi.(10)
 
F) [[Burgos]]ko aldundia eta baita ere [[Gaztela eta Leon]]go Autonomia Erkidegoa. Nahiz eta horrela ez izan, Trebiñu [[anexionatu nahi zutela ziurtatzen zuten bai Burgoseko Aldundiak baita bere Erkidegoak ere. Izatez, eta ''''Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politiko Berria''''n hau agertzen zen hitzez hitz Trebiñuko gaiari buruz:
3. puntua
Euskadiko Erkidegoari atxiki ahal izango zaizkio [[Trebiñu]] eta Villaverde [[Turtzioz]] barrendegiak, Erkidego horretan integratzearen alde askatasunez eta demokraziaz agertzen direnean, honako prozedura hau betez:
a)Interesa duten udalek eska dezatela Euskadiko Erkidegoan sartzea.
b)Barrendegiko udalerrietako biztanleek hala erabaki dezatela berariaz deitutako erreferendumean emandako baliozko botoen gehiengoz.