Latinoamerikako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Latinoamerikaren historia'''n bi aldi nagusi bereiz daitezke XIX. mendean: [[1914]]-[[1940]] bitartean:eta [[1940]]-[[1998]] artekoa:
 
==XX. mendea1914-1940==
Batetik, gerra eta gerra ondoko urteak, eta, bestetik, [[1929]]. urteko krisiaren ondoko urteak. Lehenengoak oparoaldi ekonomikoa, baikortasun soziokulturala eta sakontze demokratikoa eragin zituen. Unibertsitatea Berritzeko higikundea –1918, [[Cordoba]] ([[Argentina]])– izan zuen oparoaldi horrek eredu, eta herrialde osora eta are beste batzuetara ere zabaldu zen.
 
89. lerroa:
Hurrengo urtean, [[Uruguai]]ko lehendakari [[Gabriel Terra]]k berak jo zuen kolpea. Bien bitartean, [[diktadura]] ezarri zen [[Txile]], [[Ekuador]] eta [[El Salvador]]ren. Garaitsu hartan hasi zen [[Haiti]]n [[Papa Doc]]en izualdia ere, eta, bestalde, [[Anastasio Somoza]]k [[Augusto César Sandino]] eta haren obra sozial guztia suntsitu zituen [[Nikaragua]]ko iparraldean.
 
===PanamerikartasunPanamerikartasuna anbiguo samar bat===
Konferentzia panamerikarrak urtez urte:
 
113. lerroa:
 
[[1928]]an [[Habana]]n egin zen bilkuran agerian jarri zen Estatu Batuen esku hartzeko eskubideari eta [[protekzionismo]] ekonomikoari buruzko mesfidantza. [[1933]]. urteaz gero, berriz, Roosvelten “harreman onak auzoarekin” zeritzan [[politika]] nagusitu zen.
 
==1940-1998==
[[Latinamerika]] ezin izan zitzaion itzuri 1945-1989 bitartean nazioarteko harremanak gidatu zituen bloke zatiketari. Estatu Batuek oso eragin handia zuten [[kontinente]] osoan, eta gogor erantzun zieten beren burujabetasuna gartsuki defendatzen zuten errejimenei ([[Kubako Iraultza]], [[Txile]]ko Unidad Popular koalizioa, [[Sandinismo]]a Nikaraguan).
 
Bide luzea egin du [[Latinamerika]]k atzerriko inbertsioen mendekotasunetik eta horrek zekarren kanpo zorretik, globalizazioaren garaiko merkataritza hitzarmen handien eraginez zenbait herrialdeetako ([[Brasil]]) ekonomiak 1990 ondoko urteetan izan duen berpizteraino.
===Multinazionalen indarra===
Aurrerabidean hasiak ziren herrialde batzuen ([[Argentina]], [[Mexiko]], [[Brasil]]) industria hazkundea aintzat harturik hasi ziren, [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, multinazionalak ere haietan sartzen.
 
Hasieran partzuergo handiek merkatari [[nekazaritza]]n, meatzaritzan eta [[petrolio]]an jarri zuten arreta osoa; geroago, baina, orobat hedatu ziren zerbitzu publikoetara eta eraldatze industriara ere. Brasil handiak atzerritarren [[inbertsio]]en eskuetan dauzka bere industriaren hiru laurdenak. Transnazionalek [[multinazional]]en tokia hartu baino lehen, landatuak zituzten toki haietan beren adarrak sektore bakoitzeko liderrak: [[Phillips]], [[Krupp]], [[Unión Carbide]] eta [[Volkswagen]].
 
Kanpo zorraren labirintuak gogor estutu zituen Latinameriketako herrialdeen [[politika]] ekonomikoak. Multinazionalek tokiantokian zegoen konkurrentzia oro desagerrarazi zuten, eta, [[oligarkia]]ri eta gudarosteei men eginez, kontra ari zitzaizkien gobernuak eraitsi zituzten. [[United Fruit]]ek, adibidez, [[Jacobo Arbenz]] Guatemalako lehendakariaren gobernua desegin zuen 1954an, eta [[Kennecot Company]]k, berriz, Txileko kobrea blokeatu zuen, [[Salvador Allende]]ren gobernua bakarrik uzteko, 1973an.
 
1990etik aurrerako urteetan Carlos Salinas de Gortarik Mexikon, [[Alberto Fujimori]]k Perun, [[Fernando Cardoso]]k Brasilen eta [[Carlos Saúl Menem]]ek Argentinan bideratu zituzten plan neoliberal bortitzen bidez eten ziren inflazioa eta [[defizit]] publikoak. Formula horrek, [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ko maileguen bitartez jarri baitzen abian, asko urritu zuen berez urria zen gastu soziala, eta lan baldintzak gogortu zituen.
===Kubako Iraultza===
Estatu Batuek [[Kuba]]ko agintariei eman zieten babesak luzaroan iraun zuen. 1952ko hauteskundeak ez ziren egin, eta Estatu Batuek [[Fulgencio Batista]]ren eskuetan utzi zuten gobernua. Hurrengo urtean, Moncada koartela -Santiago ondoan- gerrilleroek erasoz hartzen saiatu zirenean, herri [[matxinada]] bat hasi zen, baina Batistak gogor zanpatu zuen.
 
[[1957]]. urteaz gero ekintzak ugaltzen eta koordinazioa hobetzen hasi zen gerrilla.
 
1959ko urtarrilaren lehenean gerrilla [[Habana]]n sartu zen, laguntza eta indar handiz babestua. Erregimen berria autoritarismoan eta nazionalismo erradikal batean (''Aberria ala hil'') oinarritu zen, [[Fidel Castro]]ren buruzagitzapean.
 
Gerra hotzean Kubak [[Sobiet Batasuna]]ren alde egin izanari eta ekonomia sozializatu izanari Estatu Batuek bahikuntza ezarriz erantzun zioten. Estatu Batuen bahikuntza are gehiago gogortu zen [[Helms-Burton Legea]]z gero, uharte horretan inbertsioak egiten zituzten herrialdeak ere zigortzen batzituen delako lege horrek.
 
Bakartasun hori hausteko Kubak iraultza esportatu zuen. Kuba [[Latinamerika]] osoko gerrillen base izan zen, eta bere gudarosteak [[Angola]]n eta [[Etiopia]]n esku hartu zuen. Bloke sozialista desagertu ondoren ere mundu osoko intelektual aurrerazale askoren laguntza izan duen arren, badu [[Kubako Iraultza]]k bere ifrentzua: milioitik gora kubatar bizi da [[Florida]]n, Castrori oposizio sutsua eginez.
===Txileren harat-honatak===
Hiru heren politikoen teoria nagusitu zen Txilen berrogeita hamarreko hamarraldiaren bukaeraz gero. Eskuinaren hautagai [[Jorge Alessandri]] atera zen garaile 1958an lehendakaritzarako hauteskundeetan, eta modernizazio programa motz samar bat bultzatu zuen alderdi erradikalaren laguntzaz.
 
1964an, lehendakaritzarako hauteskundeetan, eskuineko indarrak [[Eduardo Freire]]n demokrazia kristauaren inguruan bildu ziren, eta alderdi horrek lortu zituen boto gehienak. Nolanahi ere, borroka politikoa mutur banaren inguruan bildu zen, ezkerreko alderdiek koalizio bat eratu baitzuten, [[Salvador Allende]] buru. Kristau demokraziak kobrearen multinazionalen bazkide egin zuen estatua, eta nekazaritzaren erreforma bultzatu zuen, istilurik gabe.
 
Freiren politikak, baina, ez zuen errorik bota gizartean, eta hiru heren politikoen teoria ezarri zen atzera 1970eko [[hauteskunde]]etan; [[Unidad Popular]] koalizioak, Allende buru zuela, lortu zituen boto gehienak, ez ziren ordea nahikoak bere kasa gobernatu ahal izateko. Gobernu berri hark indar handiagoz bultzatu zuen [[nekazaritza]]ren erreforma, eta kobrearen meatzaritza nazionalizatu zuen. Enpresarioen eta Estatu Batuen oposizioak giroa nahasi zuen, eta [[Augusto Pinochet]] jeneralak, 1973an, erregimen demokratikoa ezabatu zuen.
 
Pinocheten agintaldia 1989. urtera arte luzatu zen, eta oso [[errepresio]] gogorra ezarri izanagatik, izan zuen hala ere gizartean halako aintzat hartze bat. Pinochet jeneralak bi plebiszito irabazi zituen, eta neurri neoliberalak hartu zituen ekonomian: sektore publikoa desegin eta [[soldata]]k murriztu.
 
Latinameriketako zenbait herrialdek ([[Bolivia]], [[Uruguai]], [[Argentina]], [[Brasil]]) aintzat hartu zuten Txileko eredua, eta hangoak bezalaxeko emaitzak lortu zituzten. Desagertuen tragedia erabat argitu gabe dago oraindik.
 
Alderdi demokratikoek, kristau demokraziaren gidaritzapean, ontzat hartu behar izan zuten diktadoreak gudarostearen buru iraun zezan harik eta [[1997]]an erretiratu zen arte.
===Trantsizio demokratikoak===
1970eko hamarraldiaren bukaeran, [[Kolonbia]], [[Venezuela]], [[Mexiko]] eta [[Costa Rica]] ziren Latinamerikan [[demokrazia]] erregimena zuten herrialde bakarrak. 1990eko hamarraldiaren hasieran, berriz, [[Kuba]], [[Haiti]] eta [[Paraguai]] ez beste guztiak sartuak ziren demokraziaren bidean. Ameriketako Gudarosteen Inteligentzia Konferentzian (1987, Argentina), hauek ziren oraindik Txileko ordezkarientzat kontinente horretako gaitzik handienak: droga trafikoa, iraultza, homosexualitatea, eta promiskuitatea.
 
[[Espainia]]k Francoren diktaduratik zuzenbideko estatura egin zuen bidea eredutzat hartu zen Latinamerikan 1980ko hamarraldian.
 
Herrialde asko erregimen militarren mende zeuden, eta, nazioarteko [[herrialde]]en akusazioei muzin eginik urtetan giza eskubideak kupidagabe urratu ondoren, besterik gabe egin nahi zuten errejimen horiek sistema demokratikorako bidea.
 
Trantsizioan gorabehera handiak izan ziren herrialde batzuetatik besteetara. [[Argentina]]k, adibidez, [[Malvinetako Gerra]] galdu ondoren, hauteskunde prozesu bat hasi zuen, baina alderdi politikoek ez zuten aldez aurretik hitzarmenik batere egin. [[Brasil]]en, erregimenaren alderdiak nahiko laguntza handia izan zuen urte batzuetan. [[Bolivia]]n eta [[Paraguai]]n, oposizio demokratikoa ahula baitzen berez, trantsizio ordenatua egin ahal izan zen. Perun [[Alan García]]k ([[APRA]) agintaldi oztopoz betea hasi zuen 1985ean. Haren ondorengoak, [[Alberto Fujimori]] independenteak, autokolpea jo zuenmilitarren laguntzaz 1995ean, eta demokraziara iristeko itxaropenak ezereztu zituen.
 
[[Haiti]]n agerian geratu zen ez zela batere erreza bakeak egitea, [[Jean-Bertrand Aristide]] lehendakariak Estatu Batuetara joan behar izan baitzuen bere burua babestera 1991ko kolpe militarra eta gero. [[Argentina]]n eta [[Txile]]n auzitan jarriak dira gobernu militarren krimenei ezkutuan eman izandako aministiak. Nolanahi ere, demokrazia prozesuak aurrerabidean dira [[Guatemala]], [[El Salvador]] eta [[Nikaragua]]n, biztanle gehienen behartasun gorriak aurrerabide hori iluntzen badu ere.
===Era guztietako gatazkak===
[[Latinamerika]] hain lurralde zabala izanik, asko ditu gatazka motak. Eta horien artean nagusia gerrillena da agian, ia kontinente osoa erasan baitu [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik [[XX. mendea]]ren bukaeran bakebideak urratzen hasi diren arte. 1993an Guatemalako Nazio Batasun Iraultzailea gobernuarekin negoziatzen hasi zen, hogeitamar urte baino gehiagoko [[gerra zibil]] odoltsu baten ondoren. Aldi berean hasi zen El Salvadorreko gerrilla ere negoziatzen. Nikaraguan, berriz, 1990eko hauteskundeak [[Frente Sandinista]]k galdu zituen arte baizik ez zen contra zeritzan haien aurkako gerrilla hasi armak uzten.
 
Geroago sortutako gerrillen kasuan, aldiz [[Mexiko]]n, [[Chiapas]]ko estatuan, sortu den zapatistena, esate baterako, ez aurrera ez atzera daude negoziazioak. [[Kolonbia]]n 1998an hasi dira lehendakari [[Andrés Pastrana]]ren eta gerrilla taldeen artekoak. Hamarraldi asko badira, izan ere, talde armatuak -lur jabe handien eta droga trafikoan ari diren cartel ahaltsuen gudaroste pribatuak (paramilitarrak)- izua ari direla ereiten herrialde horretan: 1980ko hamarraldian Medellingoa zen ahaltsuena; 1990ekoan, berriz, Calikoa. Botere publikoak drogaren negozioan sartuak zirela eta, Estatu Batuek [[Kolonbia]]rekin zeukaten lankidetza harremana hautsi zuten [[Ernesto Samper]]ren agintaldian (1994-1998).
 
Kontinente osoan biztanleriaren parte handi bat miseria gorrian bizitzeak eta zenbait hiri erraldoitan ([[Mexikoko Hiria]], [[Buenos Aires]], [[Rio de Janeiro]]) jende gehiegi egoteak matxinada bortitzak eragin ditu azkeneko hamarraldiotan. Matxinada gogorrena beharbada ''[[caracazo]]a'' izan zen, 1989an [[Venezuela]]n gasolinaren prezioa igo ondoren gertatu zen harrapakeriazko matxinada, alegia.
 
Horien barruan sartu behar dira Latinamerika osoko [[espetxe]]etan izaten diren matxinada usuak eta lurgabe brasildarrena bezalako mugimenduak ere. Aurrekoarekin loturik, esan beharra dago indiarrei ez zaiela jaramonik batere egin. Nahiz eta biztanleriaren parte handi bat indiarra izan, eta [[lurralde]] batzuetan gainera haiek izan gehiengoa, Erdiko Amerikan eta Andeetan batez ere, haien eskubide kolektiboak ez dira, ezta hurrik eman ere, inondik ere aintzat hartu. [[Amazona]]ko oihanean egin diren baso botatzeak habitat gabe utzi ditu indiarrak, eta transnazionalen jarduerak, berriz, beren ohiturazko bizimodurik gabe. [[Rigoberta Menchú]] indiar kitxeak - [[Bakearen Nobel Saria]] irabazi zuen - behin eta berriro salatu izan du bidegabekeria hori.
 
Gerra konbentzionalek ere gogor astindu izan dute Latinameriketako bizimodua [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik. Estatu Batuek [[Panama]]n (1968 eta 1990) eta [[Granada]]ko uhartean (1980) esku hartzeak, eta [[Kubako misilen krisia]]k argi utzi zuten nor zen kontinente hartan nagusi. [[Malvinetako Gerra]]k ere -[[Argentina]] eta [[Britainia Handia]] (1982)- argi utzi zuen Estatu Batuek lehentasun estrategikoa ematen zietela [[NATO]]ko bere aliatuei. Helburu horrekin berarekin, ahulaldietan gobernuek hobetsia izateko duten premiaz, alegia, baliatu zuten [[Ekuador]]rek eta [[Peru]]k ere, 1995ean, beren muga krisia.
 
==Erreferentziak==
{{ lur | data=2014/08/13}}
{{ lur | data=2014/11/15}}
{{erreferentzia_zerrenda}}