Frantziar Inperio Koloniala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
 
Baina egoera hau [[1873]].urtetik aurrera aldatu egin zen. [[Napoleon III.a]] urte horretan hartu zuen politika inperialistaren gidaritza Frantziari [[Gerra franko-prusiarra|Gerra Franko-Prusiarrean]] galdutako handitasuna bueltatzeko nahian. Horrez gainera beste faktore batzuk izan zuten eragina Frantziako zabalkuntza kolonialean; geografi-elkarteak nahi zibilizatzaileak zituzten, hizkuntza [[frantses]]a (denbora luzean kulturadun [[hizkuntza]] bakartzat hartua) zabaltzeko nahia eta arrazoi ekonomikoak besteak beste.
[[Irudi:Fr empire 3.jpg|thumb|150px|''Hiru kolore,<br>bandera bat,<br>inperio bat''.]]
 
Prozesu kolonizatzailea [[Afrika]]tik hasi zuen [[Britainia Handia]]k lagunduta. [[Tunisia]] eta Ipar Afrikako beste lur batzuk konkistatu zituen eta ondoren Sahara-beheko Afrikarekin jarraitu zuen interes Britainiarren kontra joan arte. Orduan Afrikako konkista alde batera usten du denbora labur batean eta [[Kotxintxina]] deritzonaren konkista hasten du. Gaur egungo [[Vietnam]] eta [[Laos]]eko lurrak eskuratu zituen eta modu paraleloan Afrikako konkista jarraitu zuen [[Madagaskar]] uhartea eta [[Maroko]]ko protektoratua lortuz. Asiako lurraldeetatik lehengai ugari lortzen ditu, arroza, ikatza [[eztainu]]a edo [[zink]]a esate baterako. Prozesu kolonizatzaile hau amaituta Frantziak 10.5 milioi kilometro karratu edukiko zituen.