Abandoibarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
 
Industria krisialdiaren ostean, Abandoibarreko ia iharduera guztiak eten egin ziren. Gune asko degradatu zen. Eraberritze prozesu baten bitartez pixkanaka guneak berreskuratzen ari dira, bilbotarrentzako parkeak eta etxebizitza berriak sortuz.
 
== Historia ==
Abandoibarra Bilboko industriagune bat izan da, bertan [[ontziol]]k eta [[industria]]ren sektorearekin zerikusia zuten enpresak zeuden. Urte luzez eremuaren zatirik handienean [[Euskalduna ontziola]] egon zen. Gainera, gune honetan [[Renfe]]ren tailer eta biltegiak ere bazeuden, [[Bilboko portua|Bilboko portura]] zihoazen merkantzia edukiontziez betea egon ohi zegoelarik. [[Krisialdi|Industria krisialdiarekin]] batera Abandoibarrako jardueraren gainbehera hasi eta azkenean erabat eten zen.
 
Espero zitekeen bezala, urteetan Bilboko eremu honek jasandako industria erabileren ondorioz Abandoibarra gune oso kaltetua zegoen. [[1990eko hamarkada]]n eremua eraldatzeari ekin zitzaion eta gaur egun bertako leku guztiak zaharberrituak daude, Abandoibarra zerbitzu eta aisialdirako gunea bilakatuz.
 
 
 
== Eraikinak ==