Wikipediaren monumentua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
22. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Monumentua Słubice udalerrian dagon [[Collegium Polonicum]] ikastetxeko Krzysztof Wojciechowski irakasle eta zuzendariak bultzarazi zuen eta Wikipediaren logoan oinarritutako munduaren bola eusten duten lau gizaseme biluzi irudikatzen ditu. Eskultura zuntz eta [[erretxina]]z egina dago, Collegium Polonicum ikastetxean graduatutako jatorri armeniarreko Mihran Hakobyanek diseinatu zuen. Eskulturak 47 000 yeta 50 000 zloty (14 000 euro inguru) artean kostatu zen eta udalerriko agintariek ordaindu zuten. 170 × 60× 60 cm-ko neurriak ditu.
 
[[2014]]ko [[urriaren 22]]an jendaurrean aurkeztu zen eta online entziklopediari eskeinitako munduko lehenbiziko monumentua bilakatu zen. Piotr Łuczyński hiriko alkateordearen arabera, oroigarriak «hiria ikasketagune moduan duen garrantzia adieraziko du».