Izaro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-aurkitzen da +dago)
tNo edit summary
24. lerroa:
| info gehiago =
}}
{{beste erabilpenak|uharteari|izena|Izaro (izena)}}
'''Izaro''' [[Bizkaiko kosta]]ldeko uharte bat da. [[Bermeo]] eta [[Mundaka]] herrien aurrean dago, Bermeotik 3 kilometrora eta Mundakatik 2,2 kilometrora, hurrenez hurren; hala ere, Bermeoko udalerriko lurra da. Mundakako itsasadarraren sarreran dago kokatuta, [[Ogoño]] eta [[Matxitxako]] lurmuturren artean, [[Urdaibai]] ingurune naturalaren barruan.
 
40 ⟶ 41 lerroa:
Beharbada gatazka haien ondorioz sortu zen gaur egun oraindik autore batzuek defendatzen duten Izaroko estropadaren legenda. Legenda horren arabera, uhartearen jabetza zehazteko bermeotarrek eta mundakarrek estropada bat egitea proposatu zuten Elantxoberen zuzendaritzapean, izan ere nahiz eta hasieran herri honek ere uhartearen jabetza lortu nahi izan, bere nahiari utzi zion.
 
Estropada eguna argitzean eta oilarrak kukurrukua bota bezain laster hasiko zela adostu zen eta Bermeoko arraunlariak garaile atera ziren nahiz eta gizon bat galdu. Bestalde, legenda mundakarrak dio Bermeotarrek sua piztu zutela oilarrak arinago garrazigarrasi egin zezan eta horregatik irabazi zutela.
 
Urtero, uztailaren 22an, Santa Maria Madalena egunean estropada gogoratzen da Bermeo, Mundaka eta Elantxobe arteko anaitasun jai baten bitartez. Ekintza nagusian, Bermeoko alkateak, egun horretan Mundakako eta Elantxobekoa ere izango denak, teila bat botatzen du uhartearen aurrean honako esaldi hau esanez: "Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak". Ekintza honen bidez uhartea Bermeorena dela gogoratzen da. Gero, uhartearen tontorrean ikurrina eta Bermeoko bandera jasotzen dira.
 
== Kondaira ==
Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat [[Kanala (hondartza)|Kanalako]] neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, [[ekaitz]] gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito. <ref>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=469&lang=eu&view=izenak Euskaltzaindiaren izendegiak]</ref>
 
== Iruditegia ==
58 ⟶ 62 lerroa:
* [[Bizkaiko kostaldea]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}
{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}