Sirius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 66 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3409 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-espektru +espektro)
70. lerroa:
Izar zuri bat da, 8,7 [[argi urte]]ko distantziara dagoena, gure [[Eguzki]]tik ikusita, hurbileneko bosgarren izarra delarik. Bere abiadura erradialagatik, 7,6 km/sko, 27360 km/hko abiadan gerturatzen ari dela kalkula daiteke: hain handia den balio hau, bere mugimendu propioa eta Eguzkiaren Esne Bide inguruko mugimendu orbitalaren konbinaketagatik sortzen da.
 
Izar hau, izatez, elkarrekin doazen bi izarretaz osatuta dago, grabitate indarragatik lotuak, espiral formako ibilbide bat deskribatuz. Izar hauen orbitan gertatzen diren perturbazio batzuk direla eta, hirugarren izar bat egon daitekeela uste da (Sirio C), gure eguzkiaren masaren %20a duena, M5-9 espektruespektro motakoa, eta Sirio A izarraren inguruko 6 urteko orbita eliptikoa duena, eta, beraz, sistema hirukoitza osatuz. Gorputz hau oraindik ez da ikusia izan, eta eztabaida dago benetan existitzen den edo ez.
 
[[Friedrich Bessel]]ek, [[1844]]an, Sirio eta [[Prozion]]en posizioak eta euren itxurazko noraezeko mugimendua aztertuz, Sirioren izar lagunaren orbita marraztu zuen, Sirio B edo "Zakurkumea" deitutako [[nano zuri]] bat. Sirioren lagun hau, ustekabean behatu zuen [[1862]]an, [[Alvan Graham Clark]] objektibo astronomiko eraikitzaile ospetsuak, [[Washington]]eko Ontzi Behategirako amaitu berri zuen teleskopioa Siriorantz zuzentzen ari zenean: aurkitu zen lehen [[nano zuri]]a izan zen, bere magnitudea 8,44 da eta bere espektruespektro mota DA.
 
Sirioren masa, gure eguzkiarena baino 3,5 aldiz handiagoa dela uste da, eta bere lagunarena eguzkiarenaren antzerakoa. Aldiz, Sirio B izarraren bolumena [[Lurra]]rena bezalakoa da, eguzkiarena baino 40.000 aldiz txikiagoa. Hortaz, bere [[dentsitate]]a eguzkiarena baino 40.000 aldiz handiagoa da eta hau Lurrarena baino 1,4 handiagoa denez, Sirioren lagunaren dentsitatea, 60.000 kg/dm³ko dentsitate harrigarria ematen du emaitza bezala, hau da, material honen litro bakar batek, 60.000 kiloko masa izango luke.