Erraldoi laranja: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q565309 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-espektru +espektro)
1. lerroa:
'''Erraldoi laranja''' edo '''K motako erraldoia''' K [[espektruespektro mota]]ko eta III argitasun klaseko [[izar erraldoi]] bat da. [[Nano laranja|Nano laranjek]] (K motako [[sekuentzia nagusi]]ko izarrak) 3900 eta 5200 [[kelvin]] bitarteko azaleko tenperatura duten bitartean erraldoi laranjak 100 eta 400 kelvin hotzagoak dira. Ohi, gure [[Eguzki]]a baino 60 eta 300 aldiz argitsuagoak dira. 0,8 eta 10 [[eguzki masa]] bitarteko izarrek, euren eboluzioaren une batean etapa honen zatirik gehiena K espektruespektro motan pasatzen duten izar erraldoi bihurtzen dira; eta hau gertatzen denean, euren nukleoetan, fusio nuklearraren bidez [[helio]]a [[karbono]] eta [[oxigeno]] bihurtzen da.
 
[[Arturo (izarra)|Arturo]] (α Bootis) -0,04ko itxurazko magnitudearekin zeruko erraldoi laranjarik dizdiratsuena da. Gaueko zeruan ikus daitezkeen izarretako asko eta asko erraldoi laranjak dira, esate baterako [[Antlia]] konstelazioko hiru izarrik dizdiratsuenak ([[Alfa Antliae|α Antliae]], [[Epsilon Antliae|ε Antliae]] eta [[Iota Antliae|ι Antliae]]) mota honetako erraldoiak dira. Eguzki sistematik 100 argi urte baino gutxiagoko distantziara dauden berretsitako 34 izar erraldoietatik 18 erraldoi laranjak dira, erdia baino gehiago.