Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
92. lerroa:
Aurreko hilabetean [[Irak]]eko Baath alderdiak hango boterea bereganatu zuen. Siriako gobernu berriak [[Egipto]]rekin eta Baathek kontrolatutako Irakekin federazioa osatzeko aukeraz hausnarketa egin zuen. Hitzarmena [[1963]]ko [[apirilaren 17]]an sinatu bazen ere, alderdien arteko desadostasunak areagotu ziren hurrengo hilabeteetan, eta federazioa ez zen gauzatu. Horrez geroztik, Siria eta Irak bat egitearen alde jardun zuten bi herrialdeetako Baath alderdiek. Baina [[1963]]ko azaroan Irakeko gobernua boteretik kendu zuten.
 
[[Fitxategi:New_community_on_the_Golan.jpg|thumb|280px|<small>Majdal Shams herria [[Golango Gainak|Golango Gainetan]]</small>]]
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat garatu zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Israelek [[Golan]] kendu zion Siriari. Hori zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen. [[1970]]eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministroaren kargua hartu zuen.