Ordiziako Gazta Txapelketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
 
Halere, Ordiziako Gazta Txapelketaren gailentze eta ospearen gorakada [[1973]]tik aurrera [[Ordiziako udaletxea|Ordiziako udaletxeko]] areto nagusian ospatzen hasi zenetik eman zen. Jada, [[1974]]ean Txapelketaren Araudia idaztearekin batera behin-behineko bultzada izan zuen, data honetatik aurrera, lehiaketaren antolatzaileek Udalarekin adostuta artainek artisau legez ekozitutako Ordiziako Ardi Latxa Gaztaren I. Txapelketa izen ofizialaz izendatzea erabaki zuten.
 
== Datuak ==
* [[1980]]: Euskal Sukaldaritza Berria osatu zuten sukaldarieetako batzuk epamahaiko kide bilakatu ziren, tartean [[Juan Mari Arzak]], [[Pedro Subijana]], [[Karlos Arguiñano]] eta [[Jose Juan Castillo]].
:Urte honako berrikuntzen artean gazta irabazlearen enkantea (ordaindutako dirua Ordiziako Zaharren Etxerako izan ohi da), denboraren poderioz txapelketari ospe handia eman dion ospakizuna. Lehenbiziko enkantean Juan Mari Arzakek gazta erdi irabazlearengatik 12.000 pezeta irabazi zituen.
* [[1981]]: aurreko urteko txapelketaren arrakasta izugarria ikusirik, txapelketaren egoitza [[Ordiziako udaletxeaOrdiziako udaletxetik]] gaur egungo [[Beti Alai pilotalekua (Ordizia)|Beti Alai pilotalekura]] lekualdatu zen.
* [[1984]]: Txapelketa nahiz [[Idiazabalgo gazta]]ren kalitatea hobetzeko asmoz, Ordizia Txapeldun lehiaketa sortu en, bertan urtetan zehar txapelketaren irabazleak izan zirenak bakarrik parte har zezaketen. Gaur egun, urtetan zehar irabazleak izan direnak parte hartzen dute, lehiaketa honek beerezko araudia du.
* [[1985]]: 95 artzain lehiatu ziren. Gaur egun, 80-90 artzainek parte ohi dute, heuren izen ematea araudi zorrotz baten bidez burutzen da.
* [[1990]]: Irailaren 4ean Ardi Latxa Gaztaren Txapelketa garatu, bultzatu eeta hobetzeko helburuz Ordiziako Idiazabalgo Gaztaren Kofradia sortu zen.
* [[1992]]: Juan Mari Arzak Arratibel sukaldaria Epaimahaiburu izendatua izan zen.
* [[1995]]: Txapelketa informatizatu eta enkantea ordurarte erabat harrigarria zen 500.000 pezetako salneurrira iritsi zela berri eman zen.
* [[1998]]: XXV. ekitaldi honetan txapelketa [[internet]] bidez aireratu zen. Enkantean gazta erdia 580.000 pezeta ordaindu zen.
 
== Irabazleak ==