Manuel Freyre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Manuel Alberto Freyre de Andrade y Armijo''' ([[Carmona]], [[Sevillako probintzia]], [[1765]] - [[Madril]], [[1834]]) [[espainiar]] militarra izan zen. [[Konbentzio Gerra|Konbentzioko]] eta [[Iberiar Penintsulako Gerra|Napoleonen aurkako gerretan]] aritu zen, eta [[San Martzialgo gudua (1813)|San Martzialgo gudua]] irabazi zuen [[Nicolas Jean de Dieu Soult|Soult mariskal]] frantsesaren osteen aurrean ([[Irun]], [[1813]]<nowiki/>ko abuztuak 31an). San Martzialgo markes-titulua eman zioten garaipen harengatik. [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.ak]] Gerra ministro izendatu zuen [[1814]]<nowiki/>ean, baina ez zuen azkenean kargu hura hartu, liberala zelako. [[1820]]. urtean, Freyre jeneralaren agindupean jardun zuten Cadizko mugimendu liberala ([[Rafael del Riego|Riegoren]] matxinada, 1820ko martxoa) tiroz zapaldu zuten osteek. Kargu guztiak utzi zituen Freyrek ondoren.
 
Sevillako probintzian jaio arren, [[galiziar]] jatorrikoa zen, bere aita Francisco Freire de Andrade militar galiziarra zelarik.