Euskadi Ta Askatasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t fixing dead links
65. lerroa:
{{esaera2|ETAk 1961eko uztailean trena errailetik ateratzeko eginiko saiakera guztiontzako irakasgai ona izan zen. Nahi izan genuen eskailerak hamarnaka igo; eta, argi dago, zaplaztakoa eman genuen. Ondorioa: ezin da joan lehen fasetik hamargarrenera (adibidez) ''lehenik eta behin'' erdian dauden beste etapa guztietatik pasa gabe.|[[Julen Madariaga]]|<ref name="insurreccion">Julen Madariaga. ''La insurrección en Euskadi''. 1963</ref>}}
 
Aurretik esan bezala garai historiko honetan asko dira biolentziaren, deskolonizazioaren eta iraultzaz idazten ari diren egileak. Bi dira, ildo honetan, ETAren garapenean eragin handia izan zuten liburuak. Lehena [[Frantz Fanon]]en ''Lurraren kondenatuak'' izan zen. Liburu honetan, [[marxismo]] heterodoxoa teorizatzen zen deskolonizazioaren alde agertzeko. [[Jean-Paul Sartre]]k idatzi zuen hitzaurrea eta [[1961]]an frantsesez eta [[1963]]an gazteleraz argitaratu zen. Biolentzia nahitaezkoa zela adierazten zuen, elite burgesen kritika egin zuen (ETAk EAJrekiko zuen distantzia handitzeko erabili zuen argudiaketa) eta antolaketa maila altua eskatzen zuen, baina [[leninismo]]ari kritika eginez.<ref name="casanova">Casanova, Iker. [http://www.txalaparta.com/upload/productos/eta_1958-2008.pdf ETA 1958-2008. Medio siglo de historia]. Txalaparta editoriala.</ref> Ildo honetan ETAk bide antikolonial edo ''hirugarrenmundialista'' hartu zuen.<ref name="casanellas">Pau CASANELLAS PEÑALVER: [http://web.archive.org/web/20120626085821/http://www.ahistcon.org/docs/murcia/contenido/pdf/13/pau_casanellas_penalver_taller13.pdf «Los espejismos de 1968. Teorización de la violencia en la izquierda radical española»], in María Encarna NICOLÁS MARÍN (koord.), Carmen GONZÁLEZ MARTÍNEZ (koord.): ''Ayeres en discusión: temas clave de Historia Contemporánea hoy'', Servicio de Publicaciones de la Universidad de Murcia, 2008, ISBN 978-84-8371-772-1</ref>
 
Bigarren liburu garrantzitsua Krutwigen ''Vasconia'' izan zen. Liburu horren atal batzuk ETAk erabili zituen bere militanteen formakuntza saioetan. Hala ere Txillardegik esan zuenez, liburu hori ez zen "ez Biblia ez tabu".<ref name="casanova" />