Nikolas Koperniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa:
[[1543]]ko [[maiatzaren 24]]an hil zen [[Frombork]]en, gaurko [[Polonia]]n.
 
[[2005]]ean arkeologo talde batek bere gorpuzkiak herriko elizan aurkitu zituztela adierazi zuten eta [[2008]]an frogatu egin zen.<ref>http://www.elmundo.es/elmundo/2009/12/28/ciencia/1262017929.html</ref> Bere hortz bat eta garezur zati bat konparatu zuten eskuizkribu batean aurkitutako ile batekin eta bat zetozela ikusi zuten.
 
[[Fitxategi:Copernicus - Heliocentric Solar System.JPG|thumb|right|300px|Eredu Heliozentrikoa]]
 
== Modelo Heliozentrikoa ==
[[1533]]an, [[Johann Albrecht Widmannstetter]]rek gutun bat bidali zuen [[Erroma]]ra, Kopernikoren teoriak labur eta garbi azalduz. Interes handiz entzun zituzten [[Klemente VII.a]] aita santuak eta hainbat kardinal katolikoek. [[1536]]rako Kopernikoren teoria forma definitiboa hartzeko gertu zegoen eta zurrumurruak Europa osoan zabaldu ziren. [[1536]]ko gutun batean, Nikolaus [[Cardinal von Schönberg]], Capuako artzapezpikuak bere ideiak zabaltzeko eskatu zion Kopernikori eta beretzako kopia bat bidaltzeko. Nikolasek asko atzeratu zuen liburuaren argitalpena eta, batek baino gehiagok, erlijioak baino mundu zientifikoak kezkatzen zuela gehiago dio.