Nikolas Koperniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
91. lerroa:
[[1512]]an, osaba Lucas hil zenean, Elizaren babesean jarraitu zuen, [[koadrantea]], [[astrolabioa]] eta "tresna paralaktikoa" erabiliz, Eguzkiari egin zion so, Ilargiari eta izarrei. Azken behaketa [[1529]]ko [[martxoaren 12]]an jaso zuen, [[Artizarra]] planeta. 56 urte zituen orduan.
 
Espezialista gehienen ustean, Kopernikok ''De Revolutionibus''<ref>http://ads.harvard.edu/books/1543droc.book/</ref> bukatuta zuen [[1530]] aldera. Baina ez zuen argitaratu nahi izan. Zergatik ote? 20 urtez egindako lana eta dudatan argitaratzeko orduan? Liburua [[1543]]ko udaberrian atera zen eta Osianderrek idatzitako abisua, Schönberg kardinalak [[1536]]an Kopernikori idatzitako gutuna eta Kopernikok [[Paulo III.a]] aita santuari eginiko eskaintza bat ere bere barnean zituen. Eskaintza honetan, autoreak badaki Lurraren mugimenduak kondenatuko duela. Matematikariak ez direla ados jartzen esaten dio aita santuari, ez daudela ziur Eguzkiaren eta Ilargiaren mugimenduaz. Gainera, ez dira munduaren forma aurkitzeko gai izan.
 
Kopernikoren ideia nagusia, Antzinako ideia eta printzipioak mantentzea izan zen, baina beste hipotesi batekin: Lurraren mugimendua. Unibertso finitu eta itxia aurkezten digu, baina infinituki urruntzen diren izarrez osatua ere.