Robert Schumann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
19. lerroa:
 
== Bizitza ==
Zuzenbide ikasketak utzi zituen pianoa ondo ikasteko F.[[Friedrich Weick-Wieck]]ekin lehenbizi, eta emaztearen aitarekin gero. Hatzak arinago mugitzeko asmatu zuen tresna baten erruz, hatz baten mugimendua galdu zuen. Harrezkero musika eta kritika idazten hasi zen. Neue Zeitschrift für Musik (Musika Aldizkari Berria) sortu zuen eta musikaz zituen irizpideak argitaratu zituen, baita Brahms eta Mendelssohn-i zien mirespena adierazi ere. 1843. urtean Mendelssohn-ek irakasle postua eskaini zion Leipzig-eko kontserbatorioan. Handik urtebetera postua utzi behar izan zuen, 1833. urtetik aurrera jaiotzetik zuen buru gaixotasunak eragiten zizkion nerbio krisialdiak zirela eta. 1844. urtean Dresden hartu zuen bizilekua piano irakasle gisa eta geroago, 1850. urtean, Düsseldorf-eko musika zuzendari izendatu zuten. 1854, krisialdi larriago batean, Rhin ibaira bota zuen bere burua, baina salbatu zuten. Eroetxe baten sartu zuten eta hantxe hil zen bi urte geroago.
 
== Lanak ==