Hizkuntzaren soziologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
* '''Azterbide teleologiko-ebaluatiboa''': hiztun batzuek edo besteek hizkuntza kontuak nola izatea nahi luketen, eta beraz egungo egoera (eta aurrera begirako proiekzioa) gogoko duten ala ez analizatu ohi du bosgarren azterbideak. Herritarrek ba al dute beren hizkuntzari eta hiztun-herriari buruz kontzientzia argia eta hura aurrera atera nahia? Ba al dute herri-gogorik? Nola loturik joan ohi dira herri-gogoa eta hizkuntza-leialtasuna? Galdera horiei eta antzekoei erantzuten saiatzen da bosgarren azterbidea.
 
* '''Azterbide preskriptiboa''': egungo hizkuntza-egoera honetan edo hartan desegokia dela uste bada, bestelako egoera bat lortu nahi bada hortaz, zer egin behar da? Iritsi nahi den helburura iristeko zer egin litekeen analizatzen du seigarren azterbideak, [[Joshua Fishman]]ek Reversing Language Shift-ren ildotik azterbide preskriptiboa deitu izan duenak. [[Hizkuntza plangintza]] esaten zaio gaur egun, maizenik, atal honi. Hizkuntza-Zehatzago esanda, estatus plangintza izango litzateke. Hizkuntzaren soziologia aplikatua ere esan izan zaio inoiz.
 
== Hizkuntzaren soziologia Euskal Herrian ==