Kaixo! Artikulu pila zabiltza sortzen Deriori buruz eta hori oso ondo dago. Gauzatxo bat besterik ez... begiratu egin dituzun artikulu batzuk nola aldatu ditudan eta saiatu formatu hori mantentzen (hasiera letra beltzez, kategoria eta zirriborro bat dela jarri). Gainera nahi izanez gero {{koordenatu lotura EHko lekua}} erabili dezakezu bere koordenatuak jartzeko (hauek Google Earthen begiratu daitezke, adibidez). -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta   ButtonGreen.png  12:17, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Bizkaiko mendiakAldatu

Kaixo IP helbide misteriotsu hori: Bizkaiko mendietan infotaula sartzen saiatu zara, baina ez duzu asmatu... Txantiloia sartu beharrean, txantiloiaren oinarria sartu duzu. Horrek ez du ezertarako balio eta, gainera, artikuluak neurrigabeki astuntzen ditu. Emaiozu begiratu bat, adibidez, Hiru Errege Mahaia artikuluari. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai wikipediako edozeini. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 14:26, 13 Uztaila 2007 (UTC)

Askoz hobeto! Bide batez, ez zaitut arraro deitu, baizik eta misteriotsu. Berez, wikipedian lagundu nahi baduzu, hobe da Izena ematea, geroago Lankide eta Eztabaida orri bat izateko. Horrela, zurekin (zuekin?) errazago hitz egin eta gai batzuei buruz eztabaidatu dezakegulako. Ondo izan.--josugoni (erantzun hemen) 10:16, 16 Uztaila 2007 (UTC)

Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.