Jainko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
5. lerroa:
[[Erlijio]] [[monoteismo|monoteistetan]], '''Jainkoa''', batzuetan '''Jaungoikoa''' ere deitua, naturaz gaindiko izaki gorena eta [[unibertso]]aren sortzaile bakarra da, besteak beste [[judaismo]]an, [[kristautasun]]ean eta [[islam]]ean.
 
Jainkoa bat bakarrik dela sinesten duten erlijioen artean ere, jainko horren izenak hainbat dira, erlijio batetik bestera eta hizkuntza batetik bestera aldatzen dira. Hala, [[kristau]]ek ''Jainko Aita'' deitu ohi diote, [[judu]]ek ''[[Yahveh]]'' eta [[musulman]]ek ''[[Allah]]'' deitzen diote. Erlijio eta hizkuntza beraren barruan ere, hainbat izen erabiltzen dira. Adibidez, kristauek, euskaraz, [[Hirutasun]] Santua, JaunaGure Aita, Jauna eta Jaungoikoa izenak erabiltzen dituzte. Bestalde, [[teologia]]k (''jainkoari buruzko zientzia'') historian zehar jainkoa definitzeko kontzeptu eta ezaugarri ugari sortu ditu: Ahalguztiduna, Esentzia Gorena, Leku guztietan dagoena, Ongi Gorena, Betierekoa, Beharrezko Izatea... Era berean, deskribapen ugari izan ditu: gorputz gabeko izakia, izate pertsonala, moralaren oinarria...
 
Sinesmen monoteista dutenentzat, jainkoaren definizio arruntena izaki goreneko, ahalguztidun, nonahiko eta orojakile eta unibertsoa eta gizadiaren sortzaile eta zaindariarena da. Ezin da zerbait ezagun moduan definitu eta deskripzio zehatz eta zuhur bat eratu, horregatik, bere existentzia eta presentziaren onespena gizabanakoan datza. Definizio honek aldaerak eta ñabardurak ditu: