Bigarren Intifada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
47. lerroa:
| oharra =
}}
'''Bigarren Intifada''' edo '''Al Aksako Intifada''' ({{lang-ar|انتفاضة الأقصى}} ''{{transl|ar|DIN|Intifāḍat al-ʾAqṣā}}''; {{lang-he|אינתיפאדת אל-אקצה}} ''Intifādat El-Aqtzah'') [[palestina]]rrek [[israel]]dar agintearen aurka 2000tik 2005ra bitartean egindako matxinada izan zen. Intifada 2000ko irailean hasi zen, [[Ariel Sharon]]ek [[Arrokaren Kupula|Arrokaren Kupulara]] eta [[Al Aksa meskita]]ra bisita bat egin zuenean. Palestinarrek bisita hori probokaziotzat hartu zuten eta istiluak izan ziren palestinar eta israeldar poliziaren artean; palestinarrek harriak jaurti zizkieten poliziei eta israeldar armadak manifestariak sakabanatu zituen [[gas negar-gaseragile]]<nowiki/>a eta [[Gomazko piloten jaurtigailu|gomazko pilotak]] erabiliz.
 
Bi aldeetan hildako asko izan ziren, nola zibilak hala soldadu eta borrokalariak. Palestinarrek eraso suiziden eta metraileten bidez borrokatu zuten; israeldarrek jomugen aurka tanke, metraileta eta aire-eraso bidez, eta palestinar manifestarien aurkako erantzun bortitzekin. Orotara, militar eta zibilak barne, 3000 palestinar eta 1000 israeldar inguru hil zirela balioetsi da.