Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua''' ([[frantses]]ez ''Conseil des élus du Pays Basque'') [[Ipar Euskal Herri]]ko erakunde publikoa da, [[1995]]eko otsailean sortu zena [[Lurralde Antolakuntza|lurralde antolakuntzarekin]] erlazionatutako proiektuak aurrera eramateko. [[Baiona]]n du egoitza.

Elkartea 80 kidek osatuta dago. Haien artean, Herriko Etxeetako eta herri arteko egituretako 48 ordezkari daude, baita Euskal Herriko kantonamenduak ordezkatzen dituzten 21 kontseilari nagusi, jatorriz lurraldekoak diren Eskualdeko kontseilariak, Frantziako eta Europako parlamentariak eta egungo gobernuko kide bat ere.

[[2008]]tik [[Jean-Jacques Lasserre]] du lehendakari, [[Alain Lamassoure]]ren lekua hartu ondoren<ref>{{eu}} gara.net: [http://www.gara.net/paperezkoa/20080524/79250/eu/Jean-Jacques-Lasserre-Hautetsien-Kontseiluko-lehendakari-izendatu-dute "Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakari izendatu dute"] (2008-5-24)</ref>.
 
Europako programak (''Leader'') eta ingurumen-proiektuak (Ademe-rekin eta Adour Garonne ur-agentziarekin lankidetzan) sustatu eta gauzatu ditu. Hainbat gai [[Garapen Kontseilua]]rekin batera ere eramaten ditu aurrera.