Afrika Erdiko Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
61. lerroa:
 
Behin [[oihan]]ez estalitako lurralde hauetako lehen biztanleak [[pigmeo]] babingak eta gero [[bantu]]ak izan ziren. [[XIX. mendea]] arte, [[Islam]]iar mugatik haratago bizi izan ziren, erljio abrahamikoen eraginetik at ([[Judaismoa]]a, [[Kristautasun]]a eta [[Islam]]a). Garai horretan hasi ziren merkatari musulmanak gutxinaka eskualdean sartzen, merkataritza errazteko asmotan. Baina mende erdialdetik aurrera, soldadu armatuz lagundutako [[esklabo]]-merkatariak eskualdean sartu ziren. [[1860]]-[[1910]] artean, Afrika erdialdeko esklabo-merkatariek ([[Sudan]], [[Txad]], [[Kamerun]], AEE iparraldeko Dar al-Kuti eta AEE hegoaldeko Nzakara eta Zande eskualdekoak) ekialdeko eskualdeetako biztanleriaren gehiengoa esportatu zuten, gaur egun biztanle gutxi dutenak.
 
 
[[Frantzia]]rrek XIX. mende amaieran [[Kolonialismo|kolonizatu]] zuten eskualde osoa eta [[Oubangui-Chari]] izenpean administratu. [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Frantziar Ekuatore-Afrika|kolonia]] aliatuekin bat egin zuen. Herrialdea [[1958]]ko [[abenduaren 1]]ean bihurtu zen Afrika Erdiko Errepublika eta [[1960]]ko [[abuztuaren 13]]an [[independentzia]] aldarrikatu zuen.
 
Independentzia osteko 30 urtetan, estatuaren agintea presidente ez-demokratikoen esku zegoen, sarri [[estatu kolpe]]z bereganatua. Biztanleen nahigabea handitzen joan zen, batez ere [[Gerra Hotza]] amaitzean. Lehenengo egiazko hauteskunde demokratikoak [[1993]]an izan ziren. [[Ange-Félix Patassé]]-k irabazi zuen, baina herriaren babesa galtzen joan zen eta [[François Bozizé]] jeneralak kargutik bota zuen. Bozizé jeneralak 2005eko maiatzeko hauteskundeak irabazi zituen eta agintean da orain.
 
[[2014]]ko [[uztailaren 24]]ean, [[Kongoko Errepublika]]n eginiko negoziazioetan, [[Seleka]] eta [[Anti-balaka]] Afrika Erdiko Errepublikako miliziek su-etena ezartzea adostu zuten. Haatik, [[BBC]] Erresuma Batuko hedabideak zabaldu zuenez, hainbat hiritan borrokak izan ziren. Gobernuko eta milizietako 170 ordezkarik hiru egunez parte hartu zuten elkarrizketetan<ref>http://www.berria.eus/paperekoa/5004327/013/003/2014-07-25/borrokak_ez_dira_amaitu_afrika_erdian_menia_ezarri_arren.htm ''Berria'', 2014-07-25</ref>.
 
== Banaketa administratiboa ==