Xiongnu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Xiongnu''' edo '''Hsiung-nu''' ({{zh|c=匈奴}}; Txina iparreko eta Mongolia inguruko aldeetan antzinako nomaden konfederakuntza zen, K.a. 209tik –...
(Ez dago alderik)

20:20, 4 uztaila 2014ko berrikusketa

Xiongnu edo Hsiung-nu ((Txineraz); Txina iparreko eta Mongolia inguruko aldeetan antzinako nomaden konfederakuntza zen, K.a. 209tik – K.o. 93arte.

Xiongnuen informazio gehiena Txinatik datorkigu eta partekoa da. Hitz gutxi geratu dira (izenak eta tituluak batez ere). Batzuen aburuz Hunoekin lotuta zeuden.

Historia

 
Xiongnuak Modu Chanyu pean K.a. 205 ean

Txinako Qin dinastiak K.a. 215ean Ordos lurraldetik kanporatu zuen Xiongnuak Mongoliarantz. Touman gidapean sufrituta gatazka horren ondorioa, konfederakuntza izan zen, chanyu ( edo lider) berriarekin Modu Chanyu K.a. 209.

Aurrerantzean Modu Chanyuren lidergopean botere handia lortu zuten gaurko hegoaldeko Siberia, Mongolia, Gansu eta Xinjiang lurraldetan, Txinako mugetara arte. Horretarako, Mongolia ekialdeko eta Mantxuriako "Donghu"ak eta Gansuko Yuezhiak menperatu zituen, eta txinatar Han dinastia berriko Liu Bang enperadoreari kolokan zuten.

 
K.a.200, Xiongnu estatua eta ingurukoak.

Xiongnuen antolaketa

Chanyu edo shan-yü errege gorena zen Txinako enperadorearen parekoa. Longcheng (蘢城), Khöshöö Tsaidam hurbil Mongolian, urteko asanbladaren lekua eta hiriburua zen. “Xanyu”pean bi “Tuqi”erregeak , eskuineko eta ezkerrekoak, ziren; ezkerrekoa ustezko erregegaia izaten zen Beijing iparraldean. Gero, paretan, guliak (kuli, 'erregeak'), armadaren buruak, gobernadore handiak, dunghu ak(tung-hu), guduak(ku-tu), mila gudari buruak, ehunekoak eta hamarretakoak. Nazioa armadako bezala antolatuta zen.