RIP (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3323676 orrian
Euskaraz akats batzuk zeuden eta egokiago jartzen saiatu naiz.
28. lerroa:
Denbora gutxira '''Mallabi''' soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen '''Karlos "Mahoma"''' izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera '''RIP''' taldea izatera pasa zen.
 
Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin taula banatuz: [[Cicatriz]], [[Eskorbuto]], [[Kortatu]], [[La Polla Records]], [[MCD]]... Kontzertuotan barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak austekohausteko zeukaten gogoa islatzen zen, ''Kaos'' abestia izanik honen adibiderik adierazgarriena.
 
[[1984]]. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten ''Zona Especial Norte'' deiturikoa. [[Eskorbuto]]rekin erdibana izan zen disko hau, '''Spansuls''' diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, [[1987]]an, ''No te muevas'' diskoa argitaratu zen [[Basati Diskak]]en eskutik.
34. lerroa:
Honen ondoren denboraldi luze batez, ez zen gehiegi jakin taldeari buruz. Baina [[1994]]an [[HIES]]aren aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertu hau grabatu egin zen, [[1995]]ean ''HIESari aurre egiten'' diskoa argitaratuz. Zuzeneko hau [[Esan Ozenki]]ren eskutik atera zen. '''RIPen''' abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude. Bertsio hauetako bat '''Mondra''' kantua da, '''Liverpool''' futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat.
 
[[1997]]. urtean zorigaitza etorri zen, '''Portu''', taldeko baxu jolea, hilahilda aurkituaaurkitu izan zenzuten gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat.
 
Urte berean ''Versiones'' diskoa argitaratzenargitaratu dazuten. Bertan hainbat taldek (beste batzuen artean [[Nuevo Catecismo Católico]], [[Dut]] eta [[Anestesia]]) '''RIPen''' bertsioak egin zituzten.
 
Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, '''RIPek''' jotzen jarraitu zuen, gehienbat omenalditan ('''Portu''' berarena edo '''Luperena''', [[Vulpes (musika taldea)|Vulpes]]) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Hauetan '''Porturen''' anaiak, '''Xabik''' ([[Zakarrak]] eta [[Iskanbila]] taldeetako partaidea), hartu zuen baxua jotzeko ardura. Urte batzuk geroago '''Jon Zubiagak''' ([[Des-kontrol]], [[Kañeria 13]] eta [[Gatillazo]]) joko zuen baxua.
 
[[2000]]. urtean ''Tren con destino al infierno'' diskoan abesti bat sartu zuten: ''Ha llegado el momento (el fin)''. Disko hau [[Eskorbuto]]ri omentzeko diskoa da, bertan talde ugarik egindako [[Eskorbuto]]ren bertsioak daude.
 
[[2001]]ean kantu zahar bat grabatu zuten, ''Me cago en la política''. Abesti honen hitzak pixkatpixka bat aldatu zituzten, grabaketa berezi bat baitzen. Abesti hau [[Gasteizko Gaztetxea]]k bere 13. urteurrenerako argitaratuko zuen ''Gaztetxeak Martxan!!'' diskorako grabatu zuten. Disko hau gaztetxeari laguntzeko asmoarekin egin zen, eta bertako abesti guztiak aurretik argitaragabeakargitaratu gabeak ziren. [[Azaroa]]ren 3an [[Etsaiak]] eta [[Ume Gaiztuak]] taldeetako partaide izandako '''Jokinen''' omenaldian parte hartu zuten. Omenaldi honetako kontzertuan jotako lau abesti [[2002]]an aterako zen disko batean argitaratu ziren.
 
'''RIPek''' kontzertuak ematen jarraitu zuen, baina [[2003]]. urtean '''Karlos "Mahoma"''' hil zen. Esan daiteke ordutik aurrera '''RIP''' taldea bukatu zela.
 
[[2005]]ean, '''Iker Barandiaran''' eta '''Iban Toledo''' kazetari [[arrasate]]arren lanaren ondorioz, ''Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk'' [[DVD]]-[[Disko konpaktu|CD]] dokumentala argitaratzen da. [[DVD]]ean erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agertzen dira. [[Disko konpaktu|CDan]] argitaragabekoargitaratu gabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk '''Mallabik''' abesturikoak.
 
[[2006]]an '''Destruye''' fanzinearen 16. alearekin batera '''RIP''' taldearen disko bat argitaratu zen, ''83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna'' izenarekin. Disko honetan [[1983]] eta [[1984]] urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk aurki daitezke.