Keynesianismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Keynesianismoa''' [[John Maynard Keynes]] britaniar ekonomialariaren teorietan oinarritzen den ekonomia-eskola eta [[politika ekonomiko]]a da, funtsean [[merkatu]]an [[estatu]]aren esku-sartzea bultzatzen duena, merkatuak behar bezala funtzionatzen ez duenean. Besteak beste, keynesianismotik politika fiskal zabalkorra gomendatzen da, politika sozial eta industrial eskuzabal eta [[inbertsio]] publiko handiekin, [[laissez faire]] teorien aurka.
 
Ekonomilari [[britaniarenbritaniar]]en iritziz, [[inbertsio]] publikoak (azpiegitura]]k egitea, kasu) enpresei lana emateaz gain, [[langabezia]] murriztuko zuen, eta horrek [[ekonomia]] suspertzea eragingo zuen.
 
Kontsumoa areagotzeko, langile-[[soldata]] igotzea proposatu uen, bai eta langabeei diru-laguntzak ematea ere.
 
Keynesen teoriak [[Bigarren Mundu GerrarenGerra]]ren ondotik aplikatu ziren, eta esan daiteke [[ongizate-estatu]]aren jatorria direla.
 
== Keynesen pentsamendua ==
 
[[New Deal]] eta [[Frantziako Fronte Popular]]rak hartutako neurriak pentsamendu ekonomiko berri bati lotutako adibideak dira. Eta pentsamendu horren buru nagusia John Maynard Keynes izan zen. Haren lan nagusia, Enplegu, Interes eta Diruari buruzko Teoria Orokorra Londresen argitaratu zen lehenengoz 1936an.
 
Keynesen eragin zuzena berpizteko politiketan, 30eko hamarkadan mugatua izan zen.
 
Baina krisia gainditzeko neurririk egokienei buruz atera zituen ondorioak oso lagungarriak izan ziren [[Beheraldi Handia]] sortu eta hedatzeko prozesua ulertzeko eta beste krisi batzuei aurre egiteko.
 
Keynesek proposatutako irtenbideak hainbat baldintza eskatzen zuten: kontsumoa bultzatzea, interes tasak jaistea kontsumoari bidea errazteko, defizit publikoa handitzea enplegua handitzeko eta baita inflazio handitzea ere horrekin ekonomia berpiztuko bada.
 
Keynesen doktrina Estatuaren interbentzioaren aldekoa zen eta Bigarren Mundu Gerraren ostean Europako politika ekonomiko gehienen oinarria izan zen. Hogeita hamarreko hamarkadan ez zen oso kontuan hartu eta gerra piztu aurreko arma horniketa, gastu publikoa indartzeko bitarteko bihurtuta, izan zen krisialditik irteteko bidea ireki zuena.
 
30eko hamarkadako Depresio Handiak XIX. mendeko [[liberalismo]] politiko ekonomiko zaharra lurperatu zuen eta hiru aukera sortu ziren urte horietan nagusitasun politiko-intelektuala beregantztko lehian. Lehenengoa [[komunismo]] marxista zen, Marxek liberalismoaren hondamenaz iragarritakoa bete zela-eta indartuta. Bigarrena [[kapitalismo]]a berrindartzea zen. Honek krisiari aurre hartzeko beste bide batzuk bilatu behar zituen, liberalismo klasikoaren porrotak gainditzeko helburuaz formula berriak frogatuz.
 
Hirugarren aurkera [[faxismo]]a zen, Depresio Handiak bidezko bihurtu zuena eta gizateriarentzako guztiz arriskutsua.
 
{{ekonomia zirriborroa}}