Benito Mussolini: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
2. lerroa:
'''Benito Amilcare Andrea Mussolini''' [[1883]]ko [[uztailaren 29]]an Dovia di Predappio herrixkan jaio zen [[Italia]]n eta [[1945]]eko [[apirilaren 28]]an [[Giulino di Mezzegra]]n hil.
Gaztetan [[sozialismo|sozialista]] erradikala zen arren, gerora ultranazionalismoa besarkatu zuen eta alderdi [[faxismo|faxista]] sortu. [[Lehen Mundu Gerra]]ren osteko italiar suminari probetxu ateraz, 1922ko urriaren 22an, [[Erromarako Martxa]]ren ondorioz, denbora laburrean diktadura ezarri zuen. Antzinako Erromatarren buruzagi militarren antzera, Mussolinik bere burua "Duce" izendatu zuen. Duce latinezko "dux" hitzetik dator eta euskeraz gidaria esan nahi du.
Italiar armadaren porrotaren ostean, [[1943]]an [[estatu kolpe]] baten bidez agintetik bota eta atxilotu egin zuten. [[SS]] komando batek askatu ondoren, Italiako iparraldean errepublika faxista bat sortu zuen, baina aliatuak Italian barrena aurreraka zihoazela eta, [[Suitza]]ra ihes egiten saiatu zen. Erresistentziako talde batek harrapatu eta [[Clara Petacci]] bere neskalagunarekin fusilatua zuen.
|