Warren Beatty: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
 
== Biografia ==
Zineman, Beattyri estreinako papera [[Elia Kazan]]ek eman zion [[1961]]eko ''[[Splendor in the Grass]]'' filmean, protagonista bezala. Aktore gisa, filma arrakastatsuena [[1967]]ko ''[[Bonnie and Clyde (filma)|Bonnie and Clyde]]'' izan zen, zeinek [[Oscar]] sarirako 10 izendapen lortu zituen. Zuzendaritzan [[1981]]eko ''[[Reds]]'' izan da haren lorpen handiena. ''[[Heaven Can Wait (1978ko filma)|Heaven Can Wait]]'' ("Zeruak Itxaron Dezake") filmean patrikaratutako diruarekin ekoiztu zuen Reds, [[John Reed]] kazetariaren Iraultza Komunistaren testigantzaren gaineko Beattyren proiektu pertsonala. Film honi esker, [[zuzendari onenaren Oscar Saria]] eskuratu zuen Beattyk. [[Orson Welles]] kenduta, Warren Beatty da urte berean aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizle lanengatik [[Oscar]] sarirako izendapenak lortu dituen bakarra.
 
Warren Beatty gonazale porrokatua izateagatik ere ezaguna da [[Hollywood]]en. Haren amoranteen zerrenda amaigabea da: [[Madonna]], [[Isabelle Adjani]], [[Candice Bergen]], [[Leslie Caron]], [[Julie Christie]], [[Joan Collins]], [[Catherine Deneuve]], [[Janice Dickinson]], [[Faye Dunaway]], [[Britt Ekland]], [[Jane Fonda]], [[Melanie Griffith]], [[Daryl Hannah]], [[Goldie Hawn]], [[Margaux Hemingway]], [[Barbara Hershey]], [[Bianca Jagger]], [[Diane Keaton]], [[Elle Macpherson]], [[Joni Mitchell]], [[Michelle Phillips]], [[Diana Ross]], [[Jessica Savitch]], [[Diane Sawyer]], [[Stephanie Seymour]], [[Carly Simon]], [[Inger Stevens]], [[Barbra Streisand]], [[Liv Ullmann]], [[Natalie Wood]] eta [[Susannah York]]. Hala ere, [[1992]]an [[Annette Bening]] aktorearekin ezkondu zenetik, Beattyk ez du beste amodio-aferarik izan.