Gaztelania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
223. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Linguistic map Southwestern Europe.gif|thumbnail|400px|right|Europako hego-mendebaldeko hizkuntzen garapena, tartean gaztelaniarena, erakusten duen mapa kronologikoa.]]
Gaztelania[[Antzinako gaztelania]] [[Erdi Aroa]]n [[Kantabria]] aldean hitz egiten zen [[latin]]aren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat [[arabiera]]rena, baina [[bisigodo]]en [[alemaniera]]rena, edo aurreko sustrai iberiarrena ere bai. [[Euskara]]k ere eragina izan zezakeen (b eta v-ren arteko nahasketa, hasierako f-ren galera...), baina gaia hau finkatzeke dago.
 
[[Errekonkista]]ren garaian, [[Iberiar Penintsula]]n zehar hedatu zen [[Gaztelako Erresuma]] bera hedatu ahala. [[Kontsonante]]en birdoitze baten ondoren, egungo egitura sortu zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Cano |izena= Rafael |izenburua= Historia de la lengua española|lekua= Bartzelona |argitaletxea= Ariel Lingüística |urtea= 2005}}</ref> [[XVI. mende]]tik aurrera [[Espainiar Inperioa]] [[Amerika|Ameriketara]] eta [[Asia]]ra hedatzean, gaztelania ere zabaldu zen. Hastapenean bertako hizkuntzak errespetatu bazierenbaziren ere, [[XVIII. mende]]tik aurrera gaztelaniaren erabilpena inposatuz joan zen. [[XIX. mendea]]n Ameriketako herrialdeek independentzia lortu zutenean, elite berriek gaztelania areago zabaldu zuten nazioaren batasuna indartzearren.
 
Gaztelaniaren lehenengo gramatika [[1492]]ko da, [[Antonio de Nebrija]]k idatzia, [[Europa]]ko hizkuntza moderno baterako egin zen lehena. Hizkuntzaren Errege-Akademia [[1713]]an sortu zen "gaztelaniaren hitzak eta esapideak erarik zuzenenean, dotorenean eta garbienean finkatzeko".
 
Egungo egoerari dagokionez, gaztelania 21 herrialdetan da hizkuntza ofiziala hiru kontinentetan (Europan [[Espainia]]n, [[Afrika]]n [[Ekuatore Ginea]]n eta gainerakoak Amerikan). Mundu osoan 329 milioi lagun mintzatzen dira gaztelaniaz ama hizkuntza gisa.